Protestak herrialde arabiarretan
Hosni Mubarak ikertuko dute Egipton, 1986an 3.000 polizia hiltzeagatik
Egiptoko justiziak Hosni Mubarak presidente ohiaren aurkako ikerketa jarri du martxan. 1986an 3.000 polizia hil izana leporatzen diote Mubaraki, haren abokatuaren arabera.
Zerbitzu militarraren iraupena hiru urtetik lau urtera luzatu zutela-eta, manifestazioa antolatu zuten poliziek; akusazioaren arabera, Egiptoko armadak gerrako helikoptero eta hegazkinak erabili zituen manifestarien aurka eraso egiteko. «Mubarakek manifestariak bonbardatzeko agindu zion armadari», adierazi du Mohamed Shehata letradunak. Joan den abuztuaren 8an jarri zion salaketa Shehatak.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.