Albistea entzun

Euskal Elkargoak urtarrilaren 23an eginen du lehen bilkura, Baionan

Gobernantza eta fiskalitate paktuak onartu dituzte jadaneko. Elkargoaren kontrakoek hirugarren helegitea jarri dute
Euskal Elkargoa prestatzeko gidaritza batzordeko kideak, atzo, Baionan.
Euskal Elkargoa prestatzeko gidaritza batzordeko kideak, atzo, Baionan. ISABELLE MIQUELESTORENA

Ekhi Erremundegi Beloki -

2016ko abenduak 21 - Baiona

«Prest izanen ginela iragarri genuen, eta prest izanen gara». Pozik agertu da Jean Rene Etxegarai, elkargo bakarra prestatzeko gidaritza batzordeko presidentea, gaur egungo hamar herri elkargoetako presidenteek inguratua. Urtarrilaren 23an eginen dute Euskal Elkargoko lehen asanblea bilkura. Irail hasieran prestaketa lanekin hasi zirenean, inor gutxik erranen zuen desadostasun guziak gainditzeko gai izanen zirela, baina, agindu bezala, urtea bukatu aitzin aurkeztu diote prentsari elkargoa zuzenduko duen gobernantza paktua.

Hiru gune nagusi izanen ditu erakundeak: 233 kideko elkargo kontseilua, 69 kideko batzorde iraunkorra eta 25 kideko batzorde eragilea. Ondoan, oraingo hamar herri elkargoen eremuko lurralde poloak izanen dituzte, «hurbileko zerbitzua bermatzeko», eta eskumenen araberako sindikatuak. Bi aholku batzorde ere izanen dira. Alde batetik Auzapezen Biltzarra, eta Garapen Kontseilua, gizarte zibileko eragileek ere beren hitza izan dezaten.

Eskumenei dagokienez, zehaztapenak eman dituzte. Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak eskatu bezala, Euskal Elkargoak hasieratik hartuko du hizkuntza eta kultura politikaren eskumena. Horrekin batera, hamar herri elkargoek orain arte zituzten eskumenak ere izanen ditu; besteren artean, garapen ekonomikoa, lurralde antolaketa, ingurumena eta etxebizitza. Bi urteko epean, eskumen horiek elkargo mailan atxiki ala herriei itzuli erabaki beharko du. Herriei itzultzen zaizkien eskumenak kudeatzeko, sindikatu gehiago sortu beharko dituzte.

Gidaritza batzordean parte hartzen duten hautetsiek gobernantza paktuaren aldeko adostasuna lortu badute ere, urtarrilaren 23ko asanblean bozka bidez berretsi beharko dute elkargo kontseiluko kideek. Egun horretan hautatu beharko dute Euskal Elkargoko presidentea ere. Jean Rene Etxegarai izanen dela ebidentzia bat bezala agertzen bada ere, Baionako auzapezak ez du baieztatu nahi izan hautagai gisa aurkeztuko denik.

Hirugarren helegitea

Elkargo bakarraren kontrakoek ez dute bataila galdutzat eman nahi. Pirinio Atlantikoetako prefetaren azken ebazpenari helegitea jarri diote. «Badakit Emmanuel Alzurik -Bidarteko (Lapurdi) auzapeza elkargoaren kontrakoen elkartea utzi duela, baina ez dakit nor dagoen helegite honen atzean», argitu du Etxegaraik. Notre legea bera zalantzan jartzen dute kontrakoek, eta Paueko Administrazio epaitegian helegitea jartzearekin batera, lehentasunezko konstituzionaltasun galde bat egin dute. «Lege horrek adierazitakoa hitzez hitz bete dugu, ez dugu kezkatzerik», erran du Etxegaraik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuan. ©JUANCARLOS HIDALGO / EFE

'Mozal legearen' erreforma ez blokeatzeko eskatu die PSOEk bazkideei

Xabier Martin

EAJko Aitor Estebanek uste du orain arte adostutako zuzenketak egun indarrean dagoen legea hobetzen dutela. EH Bilduko Mertxe Aizpuruak, berriz, ohartarazi du Espainiako Gobernuak «hitzemandakoa» bete beharko duela koalizioaren babesa jaso nahi badu Herritarren Segurtasun Legearen erreformarako.

PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari

Berria

Etzi bozkatuko dute proposamena parlamentuan. Alzorrizek esan du ez dela gaiaz «hitz egiteko garaia»
Odon Elorza, 2021eko urtarrilaren 22an egindako agerraldi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Odon Elorzak dimisioa eman du diputatu gisa

Jon O. Urain

Donostiako alkate ohiak aitortu du PSOEko zuzendaritzarekin «desadostasunak» saihesteko hartu duela erabakia. 11 urte egin ditu Espainiako Kongresuan.

Onintze Oleaga eta Unai Urruzuno, otsailaren 11ko topaketa aurkezten. ©/ EH Bildu

EH Bilduk jardunaldi munizipalistak egingo ditu otsailaren 11n

Jon O. Urain

Bost erronkaren inguruan ariko dira, eta indar subiranistak saio horrekin abiatuko du udal hauteskundeetako kanpaina.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.