FARC «iraultzaile» izango da alderdi politiko bilakatzen denean ere

Gerrilla eraberritzen hasteko kongresuari ekin diote, Bogotan. Oinarriak, estatutuak eta izena zehaztuko dituzte, ostirala bitartean

2017ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzailea- Herriaren Armadak Bogotan (Kolonbia) ekin dio alderdi politiko bilakatzeko kongresuari. Helburuak alderdi berriaren oinarriak zehaztea, eta izena adostea izango dira. Ostiralean amaituko da kongresua. Rodrigo Londoño Timochenko FARC-EPeko buruak esan du, hemendik aurrera legea kontua haruz borrokatuko dutela: « Kongresua amaitzen denean, talde politiko berri gisa jardungo dugu, legearen bideak errespetatuz». Alderdiak printzipio ideologikoei eutsiko diela ere gaineratu du. «Bake soziala, giza eskubideak, eta herritar guztientzat onuragarria den garapen ekonomikoa bilakatuko duen alderdi demokratikoa izango gara».

FARC-EP izena gordeko zutela esan zuenTimochenkok alderdi politiko izango zirela jakinazi zuenean. Ivan Marquez erakundeko buru ordeak, berriz, uste du urteetan FARC izenak izan duen «estigma txarrak» alderdiari kalte egingo diola, baina behin baino gehiagotan biktimei barkamena eskatu izana ere nabarmendu du: «Posible da elkar adiskidetzea, muturreko jarrerak izanda ere».

Iazko azaroan sinatu zuten FARC-EP eta Kolonbiako Gobernuak bake ituna, mende erdi baino gehiagoko gatazkaren ostean.

Hitzarmenak kritikak jaso zituen, besteak beste, FARCeko7.000 kideei Amnistia Legea ezartzeagatik.Epeak luzatu baziren ere, armagabetzea ekainean amaitu zen, eta, ordutik, alderdi izaera eskuratzeko lanean dihardute. «Erregimena eta sistema ez daude gure beharretara eginak, baina beraien barruan gaude, eta aldatzeko prest egon behar gara» dio Timochenkok. Atzera begiratzeari uzteko garaia dela nabarmendu du: «Nostalgiaz atzera begiratu beharrean, esperientziak herri berri bat eraikitzen lagundu behar digu. Ematen ari garen aurrerapausoez ohartu behar gara».

Lau euskal ordezkari

1.100 kidek hartu dute parte kongresuan, eta hainbat agintari gonbidatu dituzte. Euskal Herritik, hiru ordezkari daude Bogotan: Urko Aiartza eta Rufi Etxeberria Sorturen ordezkari gisa, eta Iñigo Martinez Zaton Ahal Dugu alderditik. Justizia soziala helburutzat duen prozesuari «babesa» erakustera joan direla nabarmendu du Sortuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.