Albistea entzun

HITZ BESTE

Abisuarena

Anjel Lertxundi -

2017ko urtarrilak 7

Berrogei urte iraun zuen Francoren diktadurak, berrogei urte pasatxo Franco hil zela, eta frankismoak bizirik dirau. Egun batez erabaki genuen sekularizatu ginela, guztiz sekularizatu bagina bezala bizi gara, baina erlijioak mendeetan dario-badario jariatutako pentsamendu majikoak gure kaskezurretan txertatuta segitzen du. Armak baztertu izanak ez du egun batetik bestera abolituko indarkeria justifikatzen duen diskurtsoa. Gizartean luze jotzen duenak luze irauten du, askotan forma berriak hartuta.

Estatu Batuetan aspaldi gainditu zituzten arraza-legeak eta esklabutza. Legedian, ordea, eta ez egunero bizitzan: arrazakeriak segitzen du, esklabutzak forma berriak hartu ditu. Philip Rothen Pastoral amerikarra liburuko narratzaileak: «Estatu Batuetan ez da sekula iraultzarik egingo arrazismoaren, erreakzioaren, kodiziaren indarrak eliminatzeko». Abisatuta geunden. Rothek hori idatzi eta hogei urtera, Obamak kale egin du, Trump da garaile.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...