Angel Erro.
JIRA

Probokatzailea

2018ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Jende gehienak uste duenaren kontra, probokatzaile edo enfantterrible direlakoek benetan pentsatzen duten iritzia ematen dute, ez besterik. Etiketa horiek edo beren burua nabarmendu nahian dabiltzalako ustea gehiengoak bere burua defendatzeko duen bidea izaten dira.

Aspaldian da euskal kulturaren kontrako libeloa Matias Mugica itzultzaileak plazaratu zuela. Irakurri aurretik ere kontu xelebretzat aurkeztu ziguten eskolan, eztabaidarako abiapuntu probokatzailetzat. Egia da, gero, aniztasuna aldarrikatu eta premiazkotzat jo arren, kolore paleta ez zabalegia izan ohi dugula eztabaida publikoan. Ezadostasuna, isilduz adierazten dugu askotan. Horregatik, iritzi orokorraren kontrako aburua ematen duenari begirunea diot, besteak beste, probokatzaile ez deituta.

Beste kontu bat da, gure eskumenetik kanpo dagoena, lagun horren adierazpenak (euskal kulturaren barruan eztabaidatzekoak) muga zeharkatu eta kanpotiko eraso politikoaren tresna bilakatzera iritsi badira. Zer egin beharko luke? Isildu? Ez dut uste. Ez du zertan, bere iritzia hori bada. Bai eskertuko nioke gure komunitatetik kanpo barra-barra dauden uste ustelak ere, tonu berean, salatuko balitu, ez badu aurreiritzien trinkotzailea izan nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.