Albistea entzun

HITZ BESTE

Kuota garestia

Anjel Lertxundi -

2017ko martxoak 1

Gustukoak ditut Non dago Wally? bezalako jolas bisualak. Begiek lehen kolpean ikusi ez dutenaz jabetzen laguntzen dute. Halaxe Vocento taldeko atzoko egunkarietako argazki handi koloretsu batek. Bertan, ehunka pertsona hamarnako mahaietan gosaltzen Espektatiba Ekonomikoa Foroak antolatutako enkontruan. Lehen planoan, Lehendakariaren mahaia: bederatzi gizonezko eta emakume bat. Bigarren planoko bi mahaietan: bederatzina gizonezko eta emakume bana. Hirugarren planoko lau mahaietan: idem amen hiru mahaitan, baina ez da garbi ikusten laugarreneko gosaltiar denak ez ote diren gizonezkoak. Argazkiaren atzeko partean, mahai ugari eta ehunka gizonezko, eta bospasei (edo) emakume besterik ez. Berrehun bat pertsonen artean, hamarren bat emakume gutxi asko.

«Zerbitzu sozialei eusteko» erreforma fiskala zuten hizpide han bilduek. Ulergarria emakume-faltarena: zerbitzu sozialei eutsiz beren kuota betetzen ariko ziren han-hemen.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...