Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Formalitatea

2014ko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arazo formalak argudiatu ditu Gipuzkoako Fiskaltzak Egunkaria auzia artxibatzearen kontra. Erabaki larria, defenda ezinaren defentsa: Justizia bere garaian formal ibili izan balitz, gaur Fiskaltzak ez zuen arazo formalik aurkituko, ez baitzen Egunkaria auzirik izango. Ez diot nik. Justizia berak ebatzi zuen horixe orain lau urte: ez zela batere formal ibili. Hala ere, kaltea egiten segitzen dute. Formalismoaren aitzakian, mendeku hartzen, dena ETA dela dioen bandera astinduz. «Haserre dagoenak zigor bat jartzen badu, ez du zuzentzen, mendeku hartzen du», dio Montesquieuk, hiru botereen arteko autonomiaren aitak.«Ez dago tirania gaiztoagorik legeen itzala eta justiziaren mozorroa baliatzen dituen estatuarena baino», hori ere Montesquieuk esana.

Lorea Agirrek Gezurra ari du kronika-liburua idatzi zuen Egunkariaren itxieraz. Bigarren parte baten zain gauzka, eskura dauka izenburua: Mendekua ez da atertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.