Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Komunetik

2017ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erdi Aroan (ere) latza behar zuen desberdintasunak, baina heriotzak denok berdinduko gaituela zuten kontsolamendu, Etxeparenaren bidetik: «non dirate egun hartan [heriotzarenean] hemengo jaun erregeak, jurista eta teologo, aitasantu, kardenaleak» eta maila goreneko jendilaje guztia. Esateko modu bat zuten: «segi, segi gu izorratzen, baina zuek ere hil egin behar!».

Baina beste munduko kitapenek eta izorratuta gauzkaten akain-zorneak gu baino beranduago hiltzeak kontsolamendu gutxi. Horregatik, gure izeba batek, oso praktikoa bera, mundu honetan bilatzen zuen bere mendeku ttipia, eta desberdintasun handienen erdian ere berdintzen gaituen eguneroko elementu batbaliatzen zuen pertsona harroputz hurbilekoak eta boteretsu urrutikoak bere neurrira ekartzeko: «horrek ere komunetik pasatu behar nik bezala». Horrela, obramenduarekin berdintzen zituen aitasantua (sotana jasota) eta Trump bezalakoak (galtzak jaitsita).

Eta ni, gure izebarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.