Fiskalburuaren hitzetan, atzokoak «ez du esan nahi beti hala izango denik»

Espainiako auzitegiek Estrasburgoren epaia betetzea erabakitzen dutenean Fiskaltzak ez duela trabatuko esan du

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Fiskaltzak banan-banan aztertuko du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak kaleratutako epaia nori ezarri edo ez. Hala ziurtatu du Eduardo Torres-Dulce Espainiako Estatuko fiskal nagusiak. «Epaiak ez du doktrina ezbaian jarri, atzerako eraginez ezartzeko modua baizik», azaldu du. «Eta ez du irizpide orokor bat ezarri, kasu zehatz bat soilik argitu baitu». Horiek esanda, atzo Fiskaltzak ohartarazi du hartutako erabakiak ez duela esan nahi beti hala jokatuko duenik: «Ez du esan nahi beti hala izango denik».

Torres-Dulceren esanetan, Fiskaltzak ez du oztoporik jarriko Estrasburgoren epaia bete dadin, «dagokion Espainiako organo judizialak hala erabakitzen duenean». Hala ere, fiskalek ez dutela Ines del Riori buruzko epaia «orokortzat» hartuko ohartarazi du; «kasu zehatz bakoitza aztertu arte itxarongo dugu Estrasburgoren epaia bete behar den edo ez erabaki aurretik».

Hemendik aurrera zer egingo duen ez du argitu, beraz. Izan ere, fiskalburuak ohartarazi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak 197/2006 doktrina atzerakoeraginez ezartzea soilik debekatu duela; ez duela doktrina bera indargabetu. EPPK-ko presoen abokatuek askatzeko eskatuko duten 56 lagunek, ordea, doktrina atzera eragintasunez ezarri zaielako jarraitzen dute kartzelan.

Angel Juanes Auzitegi Nazionaleko presidenteak, kasuak banan-banan aztertuko direla ziurtatu duen arren, Del Riori buruzko epaiak «doktrina bat» ezarri ere egin duela aitortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.