Miren Amuriza.
BIRA

Mitoak

2017ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Altzoko Handia pertsonaia mitologiko bat zela uste ei zuen jende askok. Halaxe azaldu dute Aitor Arregik eta Jon Garañok hainbat elkarrizketatan, eta galdera bertsua sortu ei zitzaien eurei ere filma egiten hasi zirenean: pertsonaia erreal bat mito noiz bihurtzen ote den. Migel Joakin Elizegiren geriza handituz eta antzaldatuz zelan joan zen ikusten da pelikulan zehar, jendeak ahoz aho bertsionatutako egiagatik bezainbat, Handiaren hurrekoek ikusmina sortzearren zabaldutakoagatik.

Pertsonaia magnifikatuak dira mitoak (Mari adatsetik sua dariola, Tartalo ardiak jaten...), baina baita gure iruditeria kolektiboan karga sinboliko berezia duten pertsonak ere: Maria Arburu, Graziana Xarra, Maria Baztan eta inkisizioak bizirik erretako beste hainbeste andrazko; Bernard Goienetxe Matalas, eta haren burua Lextarreko sarreran zintzilikatua; Altzoko handia bera, Isabel erreginaren aurrean; Estepan Urkiaga Lauaxeta, fusilatu zuten goizean Azken Oyua poema idazten; Dolores Ibarruri ukabila altxatuta; Telesforo Monzon erbestean; Joseba Sarrionandia Imanolen baflean uzkurtuta; Felix Iñurrategi Gasherbrum II-an gora edo Mikel Laboa Zurriolan, gitarra gordetzen.

Kontatzea inportantea da; nork bere burua, bere familia, bere herria, kontatzea. Pantaila handiaren bitartez zein belarrira. Eta isildutakoak izan daitezela askatasunaren adierazgarri, ez beldurrarenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.