Miren Amuriza.
BIRA

Piramidea

2017ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Euskaltzaleen Topaguneak Topaldia jardunaldiak gidatu ditu aste honetan Durangon, euskalgintzan diharduten eragileei formaziorako, elkar trukerako eta gogoetarako espazio bat zabaldu asmoz. Atzoko BERRIAk jasotzen zuen lez, erakundeen eta herrietako euskara taldeen arteko lankidetzaren beharraz aritu zen bertan Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendaria: haren ustez herritarrak ahaldundu eta aktibatzea dagokie gizarte mugimenduei eta mugimenduok babestuko dituzten neurriak hartzea erakunde publikoei. Halaber, eragile askok udalek betetzen ez dituzten funtzioak beren gain hartu behar izaten dituztela azpimarratu zuen. Euskararen normalizazio prozesuak piramidearen efektupean jarraitzen du, beraz:

Oinarrian, kalean, herrietako eragileak; norbanako moduan edo talde antolatuetako kide moduan borondatezko lana egiten dutenak. Erdian euskara teknikariak, hanka bat kalean eta bestea udalean dutela; asko beren egitekoa bete ezin dutelako frustratuta, zer eta lanaldia ez dagozkien beharrak egiten pasarazten dietelako (plenoetako aktak itzultzen, adibidez, alkate eta zinegotzi askok ez baitakite euskaraz). Eta erpinean, bulegoetan, politikariak, zelan ez; hizkuntzaren auzia gai ordenako lehentasunen artean egundo eduki ez dutenak. Larri behar du euskarak borondateak, txapliguen antzean, behetik goranzkoan indarra galtzen jarraitzen duen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.