Miren Amuriza.
BIRA

Asimilazioa

2018ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
«Ez dakigu zer egin», ziostan Gipuzkoako herri euskaldun bateko institutu bateko irakasle lagun batek; lehen nerabeen gehiengoa euskaraz jarduten zena, erdia baino beheragokoa omen orain erabilera. «Baina zergatik gazteleraz?», galdetu ei zien etsi-etsian ikasle batzuei. Eta haiek sorbaldak altxatu.

Haiek 12, 13, 14 urte dauzkate eta 15, 16, 17 mila buruhaustetxo; Snapchata, Instagrama, mateko azterketa eta ingeleseko partikularra dauzkate; hileroko irregularrak eta ahots-aldaketa kontrolaezinak; lehenengo amodioak eta desamodioak... Gu ere izan ginen haiek. Harremanak dira beren egunerokoaren ardatza eta hizkuntzak ere antzeratsu kokatzen ez ote dituzten. Euskara bikote formaltzat daukate, huraxe da publikoki aitortzen dutena eta gurasoek «etxerako modukotzat» definitzen dietena (ordea, gauzak diren moduan, etxerako modukoek jarri... ez gaituzte askorik jartzen). Maitaletzat gaztelera, beraien «bestea»; erdi nobedade, erdi debeku; aldizka kontzientzia karga sorrarazten diena, morboa beti. Hirukoa osatzeko, ingelesa, maitasun platonikoa; eta hala bazen edo ez bazen, Advanced-a atera zuen eta zoriontsu bizi izan zen.

Ez dakit neuk ere zelan, baina hainbat argien ikusarazi behar litzaieke, bai, sorbaldak altxatzea ez dela zalantzaren sintoma, baizik asimilazioarena. Hizkuntza inperialismoaz barik, maitaleez hitz eginda, akaso?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.