Miren Amuriza.
BIRA

Sophia

2018ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Giza itxurako munduko robotik aurreratuena aurkeztu du asteon AEBetako Hanson Robotics konpainiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan: Sophia. Mugimendu samurrak egiteko gauza ei dira automata horiek, eta adineko pertsonen zaintza lanez arduratu ahal izateko bestean garatu gura ei ditu konpainia estatubatuarrak. Gaur egun bakarrik bizi diren ehunka adindu horietakoren baten etxean irudikatu nuen Sophia: zaharrari ohetik altxatzen, betaurrekoak topatzen, gorengo arasatik azukre potoa jaisten laguntzen. Eta handik gerotxoago ohartu, zaintzekotan, egungoak barik geroko zaharrak zainduko dituztela androideok; gu, alegia!

Kalkulatzen nuen lehenago edo geroago 3Dko telebista bati edo kanario bati hitz egiten amaituko nuena (aurrerapenak aurrerapen, milenial atso-aguretuok animaliatxoak giltzapetzea lako zer anzestralak egiten jarraituko baitugu, noski); ordea, pisukidetzat robot bat eduki nezakeelako ideiak egonezina eragin zidan. Tentsioa, beldurra bainoago; barre urduria eginarazten dizun tentsio klase hori, betazala etengabe kliskarazten dizuna. Baina nago badakidala zergatik larritzen nauten giza itxurako robotek: robot itxurako gizakiak, emozionalki opakoak, gogorarazten dizkidatelako; mekanikoki perfektuak beren zereginetan eta inprebisibleak kableak gurutzatzen zaizkienean. Behin ezagutu nuen garondoan on-off botoitxoa zeukan bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.