Miren Amuriza.
BIRA

Zutik-eserita

2017ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Gure izekoa zeharo desorientatu zen taberna batean genero markarik bako komunak topatu zituen lehen aldian. Berak ez ei dauka ezer transexualen kontra, baina berrogei urte ei daroatza senarrak eta semeek zipriztindutako komuna garbitzen eta ezer badu argi, horixe omen da: batzuok eta besteek desberdin egiten dugula pixa. Hori eta komun inpekableak dituzten tabernak gustatzen zaizkiola.

Aspaldion arretaz erreparatu diet eta hiru klasetako komunak (eta erabiltzaileak) daudela esango nuke: klasikoak, modernoak eta apurtzaileak. Klasikoak dira araua molderik tradizionalenean erreproduzitzen dutenak, ikurretan soinekodunak eta prakadunak edo ladies-ak eta gentelmen-ak bereizten dituztenak. Modernoek irudi progrea eman gura izaten dute baina funtsean, binarismoa azpimarratu besterik ez dute egiten beren originalkeriekin: ateetan eskegitako kuleroak eta galtzontziloak, torlojuak eta azkoinak, platanoak eta melokotoiak (erdibituta eta hezurra kenduta)... Apurtzaileak genero sistema bitarraren barruan arrakalak zabaltzen dituztenak dira; ateetan ezelako ikurrik jartzen ez dutenak batzuk, proposamen berriak dituztenak besteak. Ordiziako gaztetxean ikusi dut oraintsu gure izekori gustatzeko moduko bat: zutik - eserita. Nork dio parlamentuetan egiten dela politika eta ez taberna, eskola, geltoki, kiroldegi, gaztetxeetako... komunetan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.