Miren Amuriza.
BIRA

Kartzela

2018ko martxoaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txell Bonet kazetari, dokumentalista eta antzezlearen elkarrizketa dakar asteon Argia-k. Lau hilabete daroatza bere bikotearekin (Jordi Cuixartekin) egoteko, asteburuero-asteburuero, Bartzelonatik Madrilerako joan-etorria egiten. Tarte horretan bati baino gehiagori gomendatu ei dio Estremerara edo Soto del Realera joatea, haren ustez, jende gehienak espetxeaz duen irudia ez baitator bat bertako errealitatearekin.

Akorduan daukat, orain hiruzpalau urte, lagun batek bere ikaskide granadar bat afaritara ekarri zuenekoa. Gutako batek bisita zeukan biharamunean, eta dezente aritu ginen, antza, batari eta besteari Frantziako eta Espainiako kartzeletan gertaturiko anekdotez. Halako batean, non bota zigun granadar harrituak ea «kartzela» esaten genuenean, «kartzela-kartzelei buruz» ari ginen. Harexek gogorarazi zidan hainbestetan errepikatzearen puruz normal-normal tratatzen genituen gai haien ezohikotasuna eta horixe dela, hain justu, salbuespen egoeretan ekidin beharrekoa: eszepzioak normalizatzea. Hemen askok baitaukate irudi bat baino zertxobait gehiago espetxearen inguruan.

Gure aitita madarikazioka hasi ei zen 1980ko erregeetan, irratitik «Xabier Amuriza kartzelara eraman dute» entzun zuenean. Artean Euskal Herriko Txapelketako finala jokatzen ari ziren Donostian, eta hark ez zekien, noski, bakarkako ariketari zelan esaten zitzaion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.