Miren Amuriza.
BIRA

«Famauk»

2017ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Eurixe, eurixe, katuan begixe, dio ume batek Ondarroako Alamedan. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Altsasun «egia» esaten da, Ondarroan «egixe». Egia da, bai, Ibon Iparragirre oso ahul dagoena, hari meheie dakar, murmuratzen dute portuko sareginek. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Intxaurrondon «erdia» esaten da, Ondarroan «erdixe». Erdia besterik ez baita Alcala Mecotik Arrasaterainoko bidea eta bi, lau, sei, zortzi urtez gaixorik, lekutakoamanin eduki dutenarentzat, erdia ez da nahikoa.

Eurixe, eurixe, katuan begixe; Basaurin «ia-ia» esaten da, Ondarroan «ixe-ixe»; Iboni gorputza defentsarik barik geratu zaiola ixe-ixe. Funtzionaxuk gorrixe atatze, gorria atera diote, errepikatzen zuten arrandegiko ilaran, presoari astindu bat ematen zioten bakoitzean. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Lasarten «ezer» esaten da, Ondarroan «ixe». Ezetz esaten dute, ez dagoela ezer Ibon etxeratu artean geldiaraziko dituenik. Eurixe, eurixe, katuan begixe; Oreretan «herria» esaten da, Ondarroan «herrixe». Itziarren eta haren semearen herria, Ondarru, bixitximarabilli rela gogorarazten diguna lantzean-lantzean-lantzean. Zer gutxiago, egun seinalatuotan, bertakoei famauk direla aitortzea baino? Eurixe, eurixe, katuan begixe; Altsasun, Intxaurrondon, Basaurin, Lasarten, Oreretan... eurixe. Famauk zuek, Euskal Herriaren luze zabalean senide eta lagun presoak zaintzen diharduzuen den-denok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.