Miren Amuriza.
BIRA

Kontuz!

2018ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Zure integritate fisikoa eta emozionala arriskuan egon litezkeen eremu minatuan sartu berri zara (kurtso amaieran), non auzokide, lankide, asanblada-kideak gainezka egitear dabiltzan; etxekoak, lagunak, maitaleak hipersentibera. Dena datorkie txarto denei eta, usterik gutxienean, ukiturik txikienarekin lehertzen dira: bum! Hona sei aholku uztailera bizirik heldu gura duenarentzat. 1. Erabili oinetako itxiak (korrika egiteko zapatilak, katiuskak...). 2. Ez jo ostikoz susmagarria dirudien ezer: ez latarik, ez gurasoek eguraldiaz botatako komentariorik (neguazken eternalari buruzko txisteek ja ez daukate graziarik). 3. Aldendu badaezpadako lekuetatik, hala nola leihoetan landare zimelak dituzten bulegoetatik edo lankideak negarrez ateratzen direnetatik. 4. Gisako arrisku-gunerik detektatuz gero, jakinarazi hainbat arinen ingurukoei. 5. Leherkariren bat topatzean, gelditu berehala eta ondo pentsatu hurrengo pausoa eman baino lehen: kuadrillakoren edo maitaleren batek aspalditik gordetako eztenkadaren bat sartu eta zuk beste batekin erantzun baino lehen, adibidez. 6. Eta, halere, zerbait/norbait hurrean esplotatzen bazaizu, bota zeure burua lurrera: asanblada-kideak «ba nik bat gehiago»-ka hastean, adibidez («nik zuk baino txosten bat, bilera bat, kafe bat, Orfidal bat gehiago daroat gaur» ). Larrialdietarako: 112.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.