2015EKO AKORDIOA

2018ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Uranioa aberasteko mugak

Gutxienez hamabost urtean, Iranek uranioa gehienez %3,67ra aberastuko du. Erabilera zibilerako, aski da uranioa %5era aberastea. Arma nuklear bat sortzeko, %90era aberastu behar da; IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak baimendutako gehiena %21 da, langa hori gaindituta teknologikoki bideragarriagoa baita %90eraino iristea. Horrez gain, Iranek bi heren murriztuko du zentrifugagailu kopurua, eta modelo zaharkituenetakoak izango ditu. Eraikin bakarra erabili ahalko du uranioa aberasteko.

Armen bahimendua

Armak inportatzeko eta esportatzeko debekua beste bost urterako luzatuko diote Irani, eta misil balistikoen osagaiak lortzekoa, zortzi urterako.

Zigorrak arintzea

Potentziek frogatutzat jo ahala Iran konpromisoak betetzen ari dela, zigorrak kentzen hasiko zaizkio. IAEAk berretsitakoan Iranekin sinatu duen plana bete dela, AEBek eta Europako Batasunak ekintza nuklearrekin zerikusia duten debekuak kenduko dizkiote.

Gardentasunerako neurriak

IAEAko inspektoreak maiz sartu ahalko dira eraikin nuklear guztietara. Programa nuklearraren hornidura kate guztia ikuskatu ahalko dute. Ikuskatzaileek susmorik izanez gero, eraikin militarretara ere sartu ahalko dira, eta batzorde berezi batek konponduko ditu sor litezkeen desadostasunak.

Arakeko erreaktorea

Iranek onartu egin du Arakeko erreaktorea moldatzea. Ur astunarekin ikerketak egiteko balio du, eta moldaketaren helburua litzateke ezin erabili ahal izatea plutonioa ekoizteko. Arma nuklearrak egiteko erabiltzen da. Ez du halako erreaktorerik eraikiko epe batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.