Besteen galbahea igarotakoak

Ozon, Kore-Eda, Gilliam, Myazaki eta besteren lanak ikusiko dira Zinemaldiko Perlak sail independente bihurtu berrianBerlinaleko Urrezko Hartza irabazi duen 'Pozitia Copilului' ere ikusgai izango da

gorka erostarbe leunda
2013ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urte guztian mundu osoan ekoitziriko film onenen panorama interesgarria eskaintzeko xedea dauka aurten ere Donostiako Zinemaldiko Perlak sailak. Nazioarteko zinema jaialdirik garrantzitsuenetan izanak dira Zinemaldira iritsi baino lehen atalak biltzen dituen filmak, edo jada estreinatu dira hainbat herrialdetan. Hautaturiko filmen artean, aurtengo Berlingo jaialdian Urrezko Hartza irabazi duen filma dago, Pozitia Copilului / Child's Pose, baita izen handiko zuzendarien lanik berrienak ere; besteak beste, François Ozon, Hayao Miyazaki, Terry Gilliam, Jia Zhangke, Hirokazu Kore-Eda eta Rithy Panh zinemagileenak.

Iazko jaialdira bitartean Zabaltegi atalaren zatietako bat izan zen Perlak saila, baina aurtengoan atal independente bilakatuda.Beste zinema jaialdien galbahea igarotako filmek osatzen dute. Zabaltegi, berriz, urteko zinema proposamen harrigarrienei eta erakargarrienei irekitako atal bihurtu da .

Perlak ataleko film guztiek dute publikoaren saria jasotzeko aukera. Film bakoitzaren lehen proiekzio publikora agertzen diren ikusleek emango dute saria. Publikoaren Wuaki.TV sariak bi sari biltzen ditu: film onenaren saria, 50.000 euroz hornitutakoa, eta Europako film onenaren saria, 20.000 euroz hornitutakoa. Saria filmaren Espainiako banatzaileari emango zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.