Albistea entzun

Infernutik ihes egindakoek sortutako infernua

'The Divide' da gaurko eskaintza nagusia Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko egitarauan

Erredakzioa -

2011ko azaroak 2 - Donostia

Pandemia batetik eta misil zaparrada lazgarri batetik ihesi, elkar ezagutzen ez duten zortzi lagunek New Yorkeko etxe bateko sotoan aurkitzen dute babesa. Ez da nolanahiko lekua, Mickey izeneko pertsonaia bitxiak justu gertatu dena gertatzen zenerako prestatua baitzuen sotoa, janariz eta urez ondo hornituta, kanpoko infernutik babestuta bizi ahal izateko moduan. Argumentu horixe du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean gaur Antzoki Zaharrean emango duten film nagusiak, Xavier Gens zinemagilearen (Dunkerque, Frantzia, 1975) The Divide-k. 22:00etan hasiko da saioa, eta aurretik Damian Nenowren Paths of Hate film laburra emango dute.

Sotoan babestutako iheslarien arteko harremanak gaiztotu egingo dira denborak aurrera egin ahala, eta are gaiztoago bihurtuko dira kanpotik espero duten laguntza mehatxu bihurtzen dela jabetzen direnean. Munduaren amaieratik bizirik irteteko, aurretik besteen erasoetatik babestu behar dela erakusten du The Divide-k, filmeko afixan izenburuaren gainetik ezarritako esaldiak iradokitzen duen moduan. Jean-Paul Sartreren esaldi ezaguna ere maiz datorkio burura ikusleari: «Infernua besteak dira».

Zubillaga eta Abioren lanak

Aurretik, 17:00etan, hamar film labur ikusteko aukera izango da Antzoki Zaharrean, Film Labur Espainiarrak saioan. Horien artean Haritz Zubillagaren She's Lost Control eta Asier Abioren Bariku Light daude. Zubillagaren She's Lost Control Sitgesko eta Donostiako zinema jaialdietan emana eta Kimuak programarako hautatua da. Hamar minutuko obra da, giro itogarrikoa. Itxita geratu den emakume batek askatasuna lortzeko egiten dituen saioak kontatzen ditu.

Abioren Bariku Light filmak Feliciano izeneko pertsonaia telebistaren aurrean patatak maionesa light-arekin jaten erakusten du hasieran. Telebistako irudi beroek bultzatuta, patatak modu eroan jaten hasiko da. «Sexuaren eta janariaren arteko lotura sakontzen duen lana» dela esanez aurkeztu dute jaialdian.

Viktoria Eugenia antzokian ere izango da emanaldi bat gaur: Dick Maas zinemagilearen Saint emango dute, 19:45ean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

1 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Berriro ere topagunea da

Ainhoa Sarasola

Iazko etenaren ondotik, aurrez aurrekoa izatera itzuli da Durangoko Azoka, eta, edukiera mugarekin, jendez bete da berriro ere Landako Gunea. Txandaka joan dira sartzen bisitariak, pilaketarik gabe

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nahikoa lan izan dugu atzerakadari eusten»

Iñigo Astiz

Loiola, festara etorri, eta kulturak harrapatu zuen bere lehen Durangoko Azokan, eta Del Campo sormenerantz bultzatu du pandemiak. Landakon ezagutu dute elkar.

Myriam Miranda, Igor Muniategi, Amaia Ozerin eta Maite Bidarte, atzo, Landako guneko areto nagusian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bidea urratzeko lanabesak

Andoni Imaz

Sortzaileei euren jardunean laguntzeko zenbait tresna azaldu dituzte mahai inguru batean: egile eskubideei, kontratazioari eta zabalkundeari buruzko argibideak eman dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.