Albistea entzun

Autobus transfoboa abian jarri nahi dute berriro, eta salaketa jarri du Chrysallisek

Gaur-biharretan autobusa bidean jarriko duela iragarri du Hazte Oir taldeak. Madrilen hasita, datorren astean dira Euskal Herrira heltzekoak

Garikoitz Goikoetxea -

2017ko martxoak 7

Transexualitatearen kontrako beste autobus bat errepidera ateratzeko asmoa du Hazte Oir talde ultrakatolikoak. Gaur-biharretarako prest izango dute ibilgailua, eta Madrilen igaroko ditu lehen egunak. Datorren astean Euskal Herrira etortzeko asmoa du taldeak: Iruñera, Gasteizera, Bilbora eta Donostiara. Zein lelo erabiliko duten ez du argitu elkarteko buruak, Ignacio Arsuagak; adierazi du «errespetatu» egingo dutela Madrilgo auzitegiaren debekua, eta, beraz, ez dutela erabiliko aurreko mezu berbera. Lelo hau erabili zuten: Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Epailearen ustez, transexualen duintasunaren aurkako mezua da hori. Erantzun gisa, leloa egokitu du taldeak: Mutilek zakila dute? Neskek bulba dute?

Mezu hori daraman autokarabana Madrilen darabilte, eta salaketa aurkeztu du Chrysallis elkarteak ?ume transexualen gurasoen bilgunea da?. Adingabe transexualen aurkako «gorroto kanpaina bat» egiten aritzea egotzi dio Hazte Oir taldeari, eta ohartarazi du epaileak geldiarazitako autobusekoaren gisakoa dela autokarabanako mezua. Hortaz, epaitegira joan da salaketarekin.

Beste autobusaren zain

Hazte Oir taldeak berak ere auzitara jo du Madrilgo udal ordezkarien aurka, autobusa geldiarazi zutelako. Epailearen ebazpenaren ondoren, autobusa «bahitu» egin dietela salatu du Arsuagak. Helegitea jarri diote erabaki horri, eta, aldeko ebazpena balute, bi autobusekin egingo lukete kanpaina: aste honetan, Madrilen; hurrengo astean, Euskal Herrian.

Alderdi guztien aurkakotasuna eragin du autobus transfoboak; besteak beste, larunbatean protesta jendetsua izan zen Iruñean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRRIA / BERRIA

«Zergatik egon behar dut nik kontrolpean?»

Maite Asensio Lozano

Manuelaren senar ohiak eskumuturrekoa darama. Manuela hiltzen saiatu zen. Gizonak maiz uzten du gailua kargatu gabe, eta, alarmak etengabe jotzearen ondorioz, antsietate arazoekin dabil emakumea.

Miramonen ospatu dute festa, eta Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiko aretoa lepo bete dute. ©MAIALEN ANDRES/FOKU

Sexu identitateari buruzko ikus-entzunezko pieza didaktikoak sortu ditu Naizen elkarteak

Jone Arruabarrena

Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarteak urteroko jaialdia ospatu du, eta ikus-entzunezko bost piezak osatzen duten proiektua aurkeztu dute, baita diseinu berri batekin apaindutako kamisetak ere

‘Soilik baietz da baietz’ legea berrikusiko dute

‘Soilik baietz da baietz’ legea berrikusiko dute

Berria

Podemoseko iturriek azaldu dute oraindik ez daukatela «konponbide bat», baina bide egokia aurkitzeko lanetan dabiltzala.

 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

Kontrol telematikoa hobetu beharra

Maite Asensio Lozano

Tratu txarrak ematen dituzten gizonei eskumuturreko telematikoa jartzea maizago eskatuko dute poliziek eta fiskalek, baina gailu horien nahi gabeko ondorioek kezka piztu dute eragileen eta biktima taldeen artean.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...