Nagore Odriozola Juaristi.
Tokio 2020. TOKION TOKIKOA

Kirolaz haratago

2021eko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Mundu mailako futbol izarra den Megan Rapinoek dio kirolari guztiek, euren kiroletan bikaintasuna lortzeko duten desiraz gain, kezkak eta gizartearekiko konpromisoak ere badituztela. Zelaian porrot historikoa jasan ostean zioen hau eta, bide batez, Tokion dauden partaide guztiei hots egin zien. Erabil dezaten duten ahotsa eta plataforma, orain mundu guztiaren arreta dutela, guztiongan eragiten duten gaiak azaleratzeko.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak aktibismoa ahalbidetzen du kirol proben aurretik eta ostean. Joan den asteazkenean, ordea, emakume futbolariek euren belaunak lurrean ipini zituzten arrazakeriaren aurkako keinu gisa, eta une horien ez argazki, ez bideo ezta aipamenik ere ez zuten argitaratu. Bi egun geroago, horrek sortu duen eztabaidagatik agian, Olinpiar Jokoen arduradun nagusiak argitu nahi izan du datozen egunetan halako aktibismo keinuak errepikatuko balira beharrezko oihartzuna izango dutela.

Orain, inaugurazio ekitaldirako orduak besterik geratzen ez direnean, ekitaldiaren zuzendaria zena kaleratu dute, baita musikagileetako bat ere. Bata, iraganean holokaustoaren inguruan egin zuen txiste batengatik, eta bestea, eskolan bullying egiten zuela kontatu duelako. Modus operandi hau ez da harrigarria, ordea, testuinguruan ipintzen badugu. Alegia, Tokiok kirolaz haratago doazen balioak defendatu behar ditu, eta munduari mezu positibo bat bidali beharra dio, kosta ahala kosta. Enperadorea berari hitzaldia aldatzeraino heldu dira, gaurkoan ospakizuneta halako hitzak saihets ditzan. Izan ere, Japoniako Olinpiar Batzordeko presidenteak ulertzera eman duen gisan (hitz egokiago batzuekin bada ere), badute jada nahikoa kaka-nahaste, eta ez dute gehiago behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.