Albistea entzun

Euskal hezkuntza, konfort egoeratik erronka berrietara

Ikotz Arrese Otegi - EH Bilduren, Hezkuntza arduraduna

2016ko abenduak 20

Hautsak harrotu dituzte azken egunotan PISA probak eta horren emaitzak. Irakurketa asko egin da PISAk utzi dizkigun datuen inguruan. Interpretazio horiek guztiak, baina, nork egin arabera, zentzu bat edo beste izan dute. Denok konpartitzen duguna, hala ere, emaitzak kezkagarriak izan direla, gure sistemak bizi zuen konfort egoera bukatu dela eta arduraz erantzun beharra dugula da. PISAren emaitzek, irakurketa tekniko edota pedagogikoaz gain, irakurketa politikoa ere beharrezkoa dute.

OCDEk egiten du PISA proba, hiru urterik behin, hautatuko 15 urteko ikasleen artean. OCDEren helburuak, hezitzaileak izatetik urrun, erabat ekonomikoak dira. OCDE ekonomiaren sustapenerako erakundea da eta horri jarraiki antolatzen du PISA. Kalifikatzen dituen hiru arloei —matematika, zientziak eta irakurmena— ikuspegi erabat merkantilista eransten die. Hori horrela izanik ere, egun, mahai gainean dugun mundu mailako hezkuntza adierazle nagusienetakoa da, eta arreta jartzea merezi du.

Utzi digun ondorio nabarmenetako batzuk Isabel Celaák abiarazi eta Cristina Uriartek jarraipena eman dien murrizketen kalteak izan dira. 2009tik hona, 221 milioi euro inguru murriztu da hezkuntzara bideratutako diru atala. Horrek erabateko eragina du sistemaren beraren kalitatean eta ebaluazioen emaitzetan. Eta, ondorioz, gure ikasleen heziketan. Ikasle gehiago dago eskoletan (%10), baina irakasle gutxiago (3.600). Ratioa 17,44tik 19,62ra igo da. Irakasleek hartzen dituzten bajak ordezkatzeko atzerapenak luzatu dira. Zuzendaritza taldeei eskaintzen zaizkien bitartekoak erabat eskasak dira. Hizkuntza eta hezkuntza proiektuak lantzeko laguntzarik ez dago. Plantillaren %30 mugikortasun egoeran dago…

Azken urteetan agerian gelditu da, gainera, bi erritmoko hezkuntza sistema sortzen ari dela. Ikasle guztien aukera berdintasuna bermatu, jendartean dauden desorekak gainditu eta ekitatea bultzatzetik urrun, ezberdintasun horietan sakondu besterik ez da egiten ari. PISA datuek argi erakutsi dute maila sozioekonomiko eta kultural (ISEC) ezberdinetako ikasleen emaitzen arteko amildegia handituz doala.

Horretaz gain, aipatu beharra dago nahiz eta EU2020-k edota Heziberri2020-k sarri ikasleen konpetentziak aipatu, ikastetxeetako errealitateak testuliburu bidez eta ohiko metodologiarekin gaiak lantzera garamatzala. Burokrazia administratiboan itota, bestelako ereduak lantzeko ezintasuna dute irakasleek, LOMCEk inposatzen digunaren menpe daudelako.

Iragan astean, Henry Heimlich hil zen. Albistea irakurri eta burura etorri zaizkit Gasteizko Hezkuntza Plataformaren hitzaldi baten Ruben Iglesias oriotarrari entzundako hitzak: «Zertarako balio dio ikasle bati azterketa baterako Heimlich maniobra buruz ikasteak, ez bada gero gai behar duen horri laguntzeko lasaitasuna mantentzeko, egoera aztertzeko eta, behar izanez gero, 112ra berehala deitzeko?». Alegia, Heimlichek planteatutako pausoak beharrezkoak dira, edukiak inportanteak dira, baina eduki horiek bezain inportanteak dira horiek egoera errealetan aplikatzen jakitea. Gaitasunak izatea, alegia.

Gure ikasleak lanez lepo daude. Azken datuek erakusten digute bertoko ikasle batek 6,5 ordu ematen dituela batez beste astean etxerako lanak egiten. Finlandian 2,8 ordu dira. Gainera, 11 urteko ikasleen %35ek aitortu du etxerako lanekin itota dagoela. 15 urteko datuari erreparatuz, %70ean dago kopurua. Sortzen elkartearen talde pedagogikoak duela hilabete batzuk aditzera eman zuen eskolaz kanpoko lan itogarriek «ikasleengan estresa era ezinegon larria sortzen dutela. Ezer onik ez».

Konpetentziez edo gaitasunez hitz egiten da hezkuntza komunitatean, baina, praktikan, PISArekin bezala gainontzeko proba eta ebaluazioetan (gogoratu gurean dirautela LOMCEren araberako LHko 3. Eta 6. mailako azterketek), ikasgai konkretuak kalifikatzen dira 0tik 10erako notarekin. XXI. mendeko erronkei Frantziako iraultzaz geroztik hedatutako eskola eredu igualekin erantzuten diegu.

Askotan esan dugu: nolako hezkuntza, halako herria. Nolako hezkuntza, halako jendartea. Aldatu dezagun, beraz, gure hezkuntza eredua. Kokatu dezagun gure hezkuntza sistema XXI. mendeko Euskal Herriaren eta euskal jendartearen mesedetan. Kokatu dezagun gure hezkuntza belaunaldi berriak kritikoak, sortzaileak eta zoriontsuak izan daitezen. Horra erronka.

Honi guztiari irtenbidea ematea aldera, EH Bildun proposamen konkretua jarri dugu mahai gainean: alderdi politiko, hezkuntza eragile eta jendarte zibilaren arteko elkarlanaz akordioa erdiestea.

Inplikatutako sektore guztiok mahai baten bueltan eseri beharra dugu. Norberaren zilborrari begiratzeari utzi eta euskal hezkuntzaren mesedetan jarduteko borondatea behar dugu. Hori horrela, hiru dira EH Bildun planteatzen ditugun erronkak.

Lehenik eta behin, guztion artean gure hezkuntzaren diagnostiko erreal eta integrala egin behar dugu. Ondoren, aurrera begirakoa zehaztu eta batzen gaituzten helburuak definituz hezkuntza akordio anitz, zabal eta tinkoa osatu beharra dugu. Azkenik, akordio horretatik eratorritako kanpoko esku-hartzeak ekidin eta gure sistema berritu, blindatu, kalitatea hobetu eta ekitatean sakonduko duen hezkuntza lege berri eta burujabea eraiki behar dugu.

Hau da EH Bilduren asmoa eta horren alde jarduteaz gain, horretan inbertituko ditugu gure indarrak. Atera dezagun, beraz, gure hezkuntza jada balio ez duen konfort egoeratik, eta kokatu dezagun eredu berri baten norabidean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...