Albistea entzun

Udal eta foru hauteskundeak. Gipuzkoa

Politika klimatikoak Gipuzkoako agendan jarri dituela aldarrikatu du PSEk

Jose Ignacio Asensiok komunitate energetikoak aldarrikatu ditu, eta Jose Antonio Santanok, berriz, Irungo Artiako kanalaren birnaturalizazioa
Andueza, Asensio, Santano eta Ribera, atzo, Irunen.
Andueza, Asensio, Santano eta Ribera, atzo, Irunen. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko maiatzak 26 - Irun

«Agintean gaudenean, sozialistok politika klimatikoak agenda sozialean eta politikoan jartzen ditugu». Hori izan zen Jose Ignacio Asensiok, PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, atzo helarazi nahi izan zuen mezua. Irungo (Gipuzkoa) Osinbiribil parkean egindako ekitaldian, Bidasoa ibaiaren ertzean, ondoan izan zituen Teresa Ribera Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko ministroa eta Jose Antonio Santano Irungo alkategaia.

Asensio Ingurumen diputatua da Gipuzkoako Foru Aldundian, eta atzo nabarmendu zuen postu horretan egon den bitartean Gipuzkoa klima aldaketaren aurkako borrokaren «abangoardian» jarri duela. Udalerri ugaritan komunitate energetikoak bultzatu izana goretsi zuen, besteak beste. Azaldu zuen komunitate horiei esker 8.000 familiak %30 gutxiago ordaintzen dutela energiaren faktura.

Irungo alkategaiak, berriz, martxoan Espainiako Gobernuaren eta Irungo Udalaren artean egindako akordio bati eman zion garrantzia; Artiako kanala birnaturalizatzeko proiektuari, alegia. Esan zuen urte askotan Bidasoari «bizkarra» eman ostean hari begira jarri duela Irun.

Riberak ere proiektu hori nabarmendu zuen, eta Asensio eta Santano goraipatu. Adierazi zuen bi sozialistak «oso aktiboak eta eraginkorrak» izan direla trantsizio ekologikoa bultzatzerako orduan.

Hirurek esan zuten Espainiako Gobernuaren, Gipuzkoako Foru Aldundien eta Irungo Udalaren arteko harremana «eraginkorra» izan dela, «sozialistei esker».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Andueza eta Andoni Ortuzar, artxiboko irudian ©Luis Tejido/ Efe

EAJk eta PSEk «instituzioen gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute

Edurne Begiristain

Bi alderdiek jakinarazi dute itunarekin koalizio gobernuak eratzen lagunduko dutela foru aldundi eta udal guztietan.
 

Egunkaria itxi eta 20 urtera

Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez kanpokoa» izan zela.

Alzorriz eta Txibite, atzo. ©Jesus Diges / EFE

PSN prest dago Koldo Martinez babesteko Iruñeko alkatetzarako

Jon O. Urain

Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuinaren gobernu bat eragozteko».

Borja Corominas, Carlos Iturgaitz, Mikel Lezama eta Muriel Larrea PPko buruak, artxiboko irudian ©Javier Etxezarreta/ Efe

PPk esan du gobernuan sartzea «marra gorria» dela Eider Mendoza babesteko

Berria

Mikel Lezama PPren hautagaiak EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die PP ez dela «makurtuko», eta botoak ez direla «doan» izango.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.