Albistea entzun

Orduko 30 kilometroko abiadura muga indarrean da Hegoaldeko hiri bideetan

Istripuak eta horiek eragindako heriotzak gutxitzea du helburu abiadura murrizteak. Aldaketarik nabarmenena Donostian gertatuko da
Bilbok irailean ezarri zuen orduko 30 km-ko abiadura muga.
Bilbok irailean ezarri zuen orduko 30 km-ko abiadura muga. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaki Agirre Perez -

2021eko maiatzak 11

Gaurtik aurrera debekatuta dago Hego Euskal Herriko hiri bide gehienetan orduko 30 kilometroko abiadura gainditzea. Espainiako Ministro Kontseiluak joan den azaroan onarturiko neurria indarrean sartu da astearte honetan, eta, prestakuntza lanak egiteko sei hilabeteko epea izan ostean, lurraldeko hiri errepideak araudi berrira egokitu dira.

Errepidea eta espaloia altuera berean dituzten hiri bideetan, abiadura muga orduko 20 kilometrokoa da orain, eta norabide bakoitzeko bide bakarra dutenetan, berriz, orduko 30 kilometrokoa. Norabideko lerro bat baino gehiago duten bideetan, berriz, muga orduko 50 kilometroko abiaduran ezartzeko aukera ematen du araudiak, baina salbuespen hori egiteko erabakia udal gobernuen esku uzten du.

DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak azaldu du neurriaren helburu nagusia hirietan gertatzen diren trafiko istripuak eta horiek eragindako heriotzak gutxitzea dela. Hain zuzen, orduko 30 kilometroko muga duten eremuetako joerak aztertuta istripuen kopurua %40tik gora murriztu daitekeela azpimarratu du; besteak beste, orduko 50 kilometroko abiadurarekin alderatuta frenatzeko distantzia erdira jaisten delako. Gainera, orduko 50 kilometroko abiaduran gertaturiko harrapatzeetan, oinezkoak hiltzeko %90eko probabilitatea du, eta abiadura murriztuarekin ehuneko hori %10era jaitsiko dela gaineratu du. Hego Euskal Herrian, iaz sei pertsona hil ziren ibilgailu batek harrapatuta.

Hiriaren araberako eragina

Murrizketak eragin handiagoa izango du leku batzuetan besteetan baino, Hegoaldeko hiri eta herri askok dagoeneko ezarria baitzuten muga neurri hori. Bilbok, esaterako, irailean eman zuen pausoa, abiadura muga hori ezarri zuen 300.000 biztanletik gorako munduko lehen hiria bilakatuz, eta Gasteizek eta Iruñeak ere gauza bera egin zuten; Gasteizek, duela zazpi urte, eta Iruñeak, duela bi urte.

Donostiak, bestalde, gaur moteldu du abiadura, hiriko errepideen %88,5 orduko 30 kilometrora edo gutxiagora mugatuta. Aldaketa honekin, hiriburuko bizilekuetako errepide guztiak abiadura murriztukoak dira orain, eta orduko 50 kilometroko mugari soilik hiriko sarbide eta zeharbide nagusietan eutsiko zaio.

Salbuespen modura, garraio publikorako lehentasunezko bideetan, Donostiako Udalak orduko 40 kilometroko abiadura mantenduko du, Pilar Arana Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotziak azaldu duenez, abiadura gehiago murriztuz gero autobus zerbitzuak «kalte garrantzitsuak» jasan ditzakeelako.

Ibilgailuen abiadura mugatzeak hiri «jasangarriago» bat izateko ere balioko duela uste du Aranak, trafikoak eragindako CO2 isuriak eta kutsadura akustikoa murriztuko dituelako. Hiriko errepide guztien abiadura mugak Donostiako Udalak bere webgunean argitaratu duen mapa batean kontsultatu daitezke.

Abiadura kontrol gehiago

Trafiko Zuzendaritzaren proposamenari jarraituz, Donostiako Udalak jakinarazi du ibilgailuen abiadura neurtzeko kontrolak areagotu egingo dituela, baina azaldu du lehen hilabetean ez dituela zigortuko abiaduraren azken murrizketa honi loturiko arau hausteak.

Dena den, abiadura gainditzeak 100 eta 600 euro bitarteko isunak eta gehienez gidabaimeneko sei puntu galtzea eragin dezakeela gogoratu dute udaleko Mugikortasun Sailekoek.

Iruñeko Udalak ere jakinarazi du aste honetan abiadura kontrolatzeko kanpaina bat egingo duela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Osasungintza pubikoaren alde herenegun Gasteizen egin zen mobilizazioa. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Lehen arretan 198 langile gehiago behar direla dio Osakidetzak

Julen Aperribai

Langileak falta direla aitortu arren, lehen arretako arduradunak esan du errua ez dela administrazioarena. Positibo kopurua jaitsi egin da Hego Euskal Herrian: 4.488 atzeman dituzte

Propagandisten Elkarte Katolikoak Gasteizko hainbat autobus geltokitan jarritako kartelak. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Abortuaren aurkako jazarpena, ikusgai

Edurne Begiristain

Elkarte katoliko batek Gasteizko hainbat markesinatan jarritako kartelak erretiratzen hasi da Gasteizko Udala. Polemika piztu du toki publikoetan bazterketa sustatzen duen propaganda agertu izanak.

Txertatze ziurtagiria baitezpadakoa da Ipar Euskal Herriko zenbait egituratan

Txertatze ziurtagiria baitezpadakoa da Ipar Euskal Herriko zenbait egituratan

Oihana Teyseyre Koskarat Ekhi Erremundegi Beloki

Hemendik aitzin, 16 urtetik gorako herritarrek beharrezkoa dute txertatze ziurtagiria erakustea hainbat leku publikotara sartzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.