Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Eva Ferreira soilik aurkeztu da EHUko errektore izateko

Azken urteetako errektoreen ildokoa da Ferreira. Azaroaren 26an egingo dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko hauteskundeak
Eva Ferreira hautagaitza aurkezten, Bilbon, urriaren 16an.
Eva Ferreira hautagaitza aurkezten, Bilbon, urriaren 16an. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko azaroak 5

Atzo itxi zen EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izateko hautagaitzak aurkezteko epea, eta, BERRIAk jakin duenez, Eva Ferreira (Barakaldo, Bizkaia, 1963) izango da errektoregai bakarra. Azaroaren 26an izango dira hauteskundeak, eta datorren astelehenean hasiko da kanpaina.

Ferreira azken urteetako errektoreen ildokoa da, eta lantalde horietan ere aritu izan da: 2004-2008 artean, Juan Ignacio Perez Iglesias errektore zela, Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreorde izan zen Ferreira, eta, ondoren, Iñaki Goirizelaiaren agintaldian, idazkari nagusia. Azken urteetan, Unibasq erakundeko zuzendaria izan da, EAEko unibertsitateetako kalitate agentziako zuzendaria, baina joan den urrian utzi zuen postua.

Okerrik ezean, abenduaren 4an izendatuko dute Ferreira EHUko errektore. Ekonomia Aplikatuko katedraduna da EHUn, eta, besteak beste, ikergai ditu genero arrakala eta emakumeen kristalezko sabaia. Ingelesez eta gaztelaniaz garatu du ikerketa ibilbidea, eta azken urteetan ikasi du euskara. EHUren idazkari nagusia, berriz, Aitor Zurimendi izango da. Ferreirak nabarmendu zuenez, EHU «plurala» da, eta horrelakoa izango da bere lantaldea ere: Arabako Campuseko errektoreorde izateko hautagaia Manoli Igartua da; Bizkaiko Campuseko errektoreorde izateko hautagaia, Gorka Moreno ; eta Gipuzkoako campuseko errektoreorde kargua Agustin Erkiziak hartuko du.

Beste hautagairik gabe

Ez da izango EHUko hauteskundeetan hautagai bakarra dagoen lehen aldia, hori izan baita azken bi hauteskundeetako egoera ere. Ezker abertzalearen inguruko sektoreak ez du hautagairik aurkeztu 2004az geroztik. CCOOren bueltako sektorekoak, azken aldiz, 2008ko hauteskundeetara aurkeztu ziren. Ferreirak aski du baliozko botoen herenak lortuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hiesa: GIB positiboen ahotsa

Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur

Paulo Ostolaza - BerriaTB

Aurten bete dira 40 urte lehen kasuak agertu zirenetik. GIB positibo diren bi pertsonari eman nahi izan die hitza BERRIAk: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri. 90eko hamarkadan jakin zuten seropositibo zirela, eta ordutik hona bizi izandakoak kontatu dituzte. BERRIAk sakon landu zuen gaia joan den igandean.

Gasteizen, Armentiako gas putzuak ustiatzeko proiektuan atzera egin behar izan zuen Jaurlaritzak. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Interes orokorra eta udal eskumenak aurrez aurre jarriko dituen zuzenketa bidean da

Jone Arruabarrena

Pil-pilean dago legearen inguruko eztabaida, EAJ eta PSEk aurkeztutako zuzenketaren ondoren. Zuzenketa onartuz gero, litekeena da ondorioak izatea udalen eskumenetan

<b>Gotzone Sagardui.</b> Osasun sailburua, atzo, Gobernu Kontseiluaren ostean egin zuten agerraldian. ©J. FONTANEDA / FOKU

Datu «txarrak» direla eta, osasun larrialdia ezarriko du berriz Jaurlaritzak

Berria

Espainiako Auzitegi Gorenak onetsi egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan osasun ziurtagiria erabiltzea. Ziurtagiria datuak apaltzeko «tresnetako» bat izango dela dio Urkulluk A. Iraola - J. Ordoñez- J. Senar

Ertzain bat bilaketa lanetan, atzo, Karrantza ibaian. ©Ertzaintza

Karrantza ibaian aurkitu dute igandean desagertutako 31 urteko gizona

Berria

Sendiak igandean jarri zuen salaketa, atzo aurkitu zuten Ramales de la Victorian (Espainia), eta Ertzaintzak gaur baieztatu du gorpua desagertuarena dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.