Ondorengotza Legea bozkatzeko orduan EAJ abstenitu egingo da

Aitziber Laskibar Lizarribar.
Bilbo
2014ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Presazko bideari helduta, Espainiako Gobernuak atzo onartu zuen Juan Carlos Borboikoak iragarritako abdikazioa gauzatu ahal izateko Ondorengotza Legea. Ezohiko kontseiluan eman zuen atzo lehen pausoa, eta Espainiako Kongresuko Mahaiak bideratu zuen legea, ondoren. Datozen bi asteetan, Kongresuak eta Senatuak onartuko dute. Berri agentziek zabaldu dutenez, ekainaren 18an izendatuko dute Felipe VI.a Espainiako errege.

Alderdiak ari dira jarrerak argitzen. EAJk abstentzioaren aldeko hautua egin du. «Aurka bozkatzea abdikazioaren kontra egin eta erregeari estatuko buru izaten jarraitzea eskatzea bezala litzateke», argudiatu du Aitor Esteban diputatuak. EAJ «funtsean» errepublikazalea dela esan du; ezin duela eman, beraz, legearen aldeko botoa. Herritarrek errepublika edo monarkia nahi duten erabakitzeko erreferenduma egin beharko litzatekeela ere esan du.

Amaiurrek ez du bozkatuko

Eztabaidan bai, baina bozketan ez du parte hartuko Amaiurrek. «Gure erronka euskal errepublika da», esan du Onintza Enbeita diputatuak. Monarkia guztien aurka dauden arren Espainiako eredua erabakitzea ez dagokiela berei azaldu du, eta gainera, monarkia bera ez dela zalantzan jartzen bozketa horietan.

Ezker Anitzak «PSEri eta Bilduri» eskatu die «demokraziara biltzeko» eta aukera emateko herritarrei monarkia edo errepublika hautatzeko. Soraya Rodriguez bozeramaileak azaldu du PSOEk legea babestuko duela eta ez diela diputatuei boto askatasunik emango. JSE-Egaz PSEren gazte taldearen zuzendaritzak, ordea, ebazpena onartu du erreferendumaren alde. PPren gehiengoak ez du legearen onarpena zalantzan jartzen, baina, zenbait lekutan, eztabaida sutsua eragingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.