Albistea entzun

Haitiko presidentearen hilketa gaitzetsi dute nazioarteak eta oposizioak

Eztabaida piztu da behin-behineko lehen ministroaren protagonismoa dela eta. Poliziak lau pertsona hil ditu Moiseren hilketarekin lotuta
Dominikar Errepublikaren eta Haitiren arteko muga itxita, Jovenel Moise Haitiko presidentearen hilketagatik.
Dominikar Errepublikaren eta Haitiren arteko muga itxita, Jovenel Moise Haitiko presidentearen hilketagatik. O. BARRIA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Berasategi Otamendi -

2021eko uztailak 9

Ezegonkortasun politikoa erabatekoa da Haitin, joan den asteazkenean Jovenel Moise herrialdeko presidentea bere etxean tiroz hil zutenetik. Aurretik ere tentsio handikoa zen egoera, baina hilketak muturrekoago bihurtu du nahasmena. Gauzak horrela, indarkeria ekintza oro baztertzeko deia egin die nazioarteak Haitiko eragile politikoei, egoerak okerrera egin ez dezan. Hilketaren arduradunak epaitu ahal izateko ikerketa bat abiatzeko ere eskatu dute. Oposizioaren gehiengo zabal batek arbuiatu egin du presidentearen hilketa.

NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua ateak itxita bildu zen atzo, eta bilkuraren ostean Moiseren hilketa gaitzetsi zuen ohar bidez. Kontseiluak elkarrizketaren aldeko mezua helarazi zien Haitiko indar politikoei, «ezegonkortasun handiagoa» sortuko lukeen indarkeria ekintza oro baztertu dezaten. «Moderazioz» jokatzeko galdegin die.

NBEren antzera, AEE Amerikako Estatuen Erakundeak ere arbuiatu du presidentearen kontrako erasoa, eta «nazioarteko ikerketa azkar bat» eskatu du, Segurtasun Kontseiluaren ildo beretik.

Amnesty Internationalek Haitin indarkeria are gordinagoa bihurtuko den kezka agertu du. Ohartarazi duenez, «gertutik» erreparatuko die datozen egunetan antolatu daitezkeen protestei, «abusuak» gertatuko diren beldur baita.

Erika Guevara elkartearen Amerikako zuzendariak hilketa argitzeko eskatu du, baina kritiko agertu da, halaber, Moiseren agintaldian izan den «zigorgabetasun kronikoarekin». Haren iritziz, presidentearen hilketa «abisu» bat da «nazioartearentzat eta Haitiko agintarientzat». Salatu du orain arte entzungor egin dietela giza eskubideen aldeko elkarteen ohartarazpenei.

Erasoaren ostean egindako lehen agerraldi publikoan, Claude Joseph behin-behineko lehen ministroak Moiseren hilketa gaitzesteko eskatu zien oposizioko alderdiei, eta hala egin du oposizioaren gehiengo zabal batek, besteak beste, Sektore Demokratiko eta Popularra ezkerreko plataformak; hain zuzen, joan den otsailaren 7an, plataforma horrek karguan legez kanpo jarraitzea leporatu zion Moiseri, eta haren ordezko presidente bat izendatu zuen.

Zilegitasun lehia

Moiseren hilketak botere banaketari buruzko eztabaida piztu du, ordea. Ariel Henry lehen ministro hautatuak oraindik ez du kargua hartu- zalantzan jarri du Joseph behin-behineko lehen ministroak kargua erabiltzeko duen modua. Henry Moisek berak izendatu zuen joan den astelehenean, oposizioko sektore batzuetara hurbiltzeko keinu gisa, eta hark kritikatu egin du Josephen azken egunotako jokabidea. Behin-behineko gobernuburuak protagonismo handia hartu du asteazkenaz geroztik. «Ez da lehen ministroa», salatu du Henryk.

Haitiko Konstituzioaren arabera, presidentea hiltzen bada lehen ministroak hartuko du haren lekua bozetara deitu artean.

Bestalde, Haitiko Poliziak lau pertsona hil eta beste bi atxilotu zituen atzo Moiseren hilketaren erantzuleak aurkitzeko operazioan. Jakinarazi zutenez, ustezko hiltzaileek bahituta zituzten hiru polizia askatzea lortu zuten.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Irango emakumeen aldeko protesta bat, Istanbulen (Turkia), larunbatean. ©ERDEM SAHIN / EFE

Iranek ez dio lagunduko NBEri protestetako errepresioa ikertzen

Maddi Iztueta Olano

NBEk misio bat sortu du Mahsa Aminiren aldeko mobilizazioetako errepresioa ikertzeko. Protestetan 300 lagunetik gora hil dituzte
Mauna Loa sumendia ©@USGSVolcanoes

Hawaiiko Mauna Loa piztu da, munduko sumendi aktiborik handiena

Julen Otaegi Leonet

Duela ia 40 urte piztu zen azkenekoz. Oraingoz, sumendiak ez ditu «mehatxatu» inguruko herriak.

Gerald Darmanin Frantziak Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroa —irudiaren erdian—, gaur, Noumean, bilkura batean ©@GDarmanin

Darmaninek «elkarrizketei berriz ekitea» jarri du helburutzat Kaledonia Berrian

Ander Perez Zala

Urtebetean baino gehiagoan lehen aldiz, independentistek baiezkoa eman diote negoziazioetan parte hartzeari.

Zero COVID neurrien aurkako manifestariak, bart, Pekinen. ©MARK R. CRISTINO / EFE

Milaka lagun kalera irten dira Txinan, Zero COVID politiken aurkako protestetan

Paulo Ostolaza

Herrialdeko hiri nagusietan izan dira protestak, tartean, Pekin hiriburuan. Urumqi hiriko sute batean hamar lagun hil izanak leherrarazi ditu manifestazioak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...