Albistea entzun

Atristain berriz espetxeratu dute, epaileak hirugarren gradua baliogabetuta

Fiskalak helegitea jarri zuen Jaurlaritzak emandako hirugarren graduaren aurka, eta Auzitegi Nazionalak onartu egin du. Martutenen sartu dute
Xabier Atristain, otsailaren 17an, Martuteneko espetxetik irteten.
Xabier Atristain, otsailaren 17an, Martuteneko espetxetik irteten. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2022ko urriak 15

Xabier Atristain Gorosabel preso donostiarra Martuteneko espetxera itzuli zen atzo arratsaldean. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak Atristaini emandako hirugarren graduaren aurka helegitea jarri zuen fiskaltzak, eta hori onartu egin du orain Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Bigarren gradura itzularazi du epaileak. Etxerat-ek haserrea adierazi du, «berriz ere preso donostiarraren eskubideak urratzen dituen zentzugabekerien aurrean». Gaur 19:00etan manifestazioa egingo dute Donostian, Bulebarretik abiatuta.

Atristainen kasuak zeresana eman du aurten. Hamabi urte bete ditu preso. 2010eko irailaren 29an atxilotu zuten. Berehala, Espainiako Auzitegi Nazionalak hura inkomunikatzeko agindu zuen, lehergaiak aurkitzeko ikerketa oztopatu zezakeela argudiatuta. Inkomunikazio aldiaren ondoren torturak salatu zituen. Besteak beste, azaldu zuen poltsa «askotan» egin ziotela, konortea galdu arte, bi aldiz botaka egin zuela, goma aparrarekin biltzen zutela, eta horren guztiaren ondorioz takikardiak izateagatik botika bat eman ziotela. Tortura psikologikoak ere salatu zituen: bigarren deklarazioan erran zuen, erraterako, mehatxu egin ziotela bere neska laguna atxilotuko zutela. ETAko kide izatea leporatuta sartu zuten preso.

Urtarrilean, ordea, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi zuen Espainiak «prozesu justu eta ekitatezkoa» izatea eragotzi ziola Atristaini, ez baitzion utzi inkomunikazio aldian konfiantzazko abokatu bat aukeratzen. Epaiak dioenez, abokatua aukeratzeko debekuak «gero egin zen prozesu penalaren ekitatea hautsi zuen; izan ere, akusatuaren lehen deklarazioa proba gisa onartu zen». Estrasburgoko auzitegiaren esku hartzea ere arrazoitu zuten epaileek, esanez haren lana dela halako epaiketak bidezkoak direla zaintzea.

Otsailaren 17an, kondena etetea ebatzi eta kalera atera zen, Auzitegi Gorenak Estrasburgoko auzitegiaren sententziaz ebatzi artean. Hala ere, berriro atxilotu eta espetxeratu zuten ekainaren 2an; Auzitegi Gorenak ebatzi zuen inkomunikazio aldian egin zuen deklarazioaz gain bazirela froga gehiago Atristainen kontra, eta deklarazio horiek gabe ere epaileak zigor ondorio bera atera izanen lukeela. Ondorioz, ez zuen onartu haren aurkako hamazazpi urteko espetxe zigorra berrikustea.

Hirugarren graduan

Baldintzak betetzen dituela argudiatuta, Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zion uztailean. Etxera joan zitekeen lotara. Baina fiskaltzak hamahiru euskal presoren hirugarren graduen aurkako helegiteak aurkeztu ditu, besteak beste Atristainenaren aurka, eta epaileak onartu egin du orain. Hamalau hilabete barru, zigorraren hiru laurdenak beteko ditu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elma Saiz PSNko Iruñeko alkategaia. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi duela iragarri du

Xabier Martin

PSNko Iruñeko alkategaia harremanetan jarriko da Geroa Bai-rekin eta Zurekin Nafarroarekin, aginte makila hartzeko helburuarekin. EH Bilduko Jose Asiron ez du babestuko, euskararekin «inposizioan aritu zelako».

Urkullu, Arrasaten (Gipuzkoa), kanpainako ekitaldi batean. ©Javier Etxezarreta / EFE
Iraganeko mamua ate joka Nafarroan
EAJren Euzkadi Buru Batzarrak bilera egin zuen atzo Sabin Etxean, hauteskundeen emaitzak aztertzeko. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Ireki da hitzarmenen kutxa

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk bere burua aurkeztu du «aldaketa sakon eta lasaia» gidatzeko, eta eskaintza egin die gainerakoei. EAJk ez dio aterik itxi indar gehiago batzeari PSErekin duen itunera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.