Albistea entzun

Macronek dio AHTaren lotura egitea «mahaiaren gainean» dagoela

Frantziako presidenteak ez du «konpromiso zehatzik» hartu nahi izan. Urkulluk dio Frantziako Gobernuaren kontraesanak agerian daudela
Lau presidenteak, aste hasierako bileran.
Lau presidenteak, aste hasierako bileran. DAVID AGUILAR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko martxoak 18

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariari esan dio Hego eta Ipar Euskal Herriaren artean AHTaren lotura egiteko proiektua «mahaiaren gainean» dagoela eta «aztertzekoa» dela, baina ez du horren gaineko «konpromiso zehatzik» hartu nahi izan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo Euskadi Irratian jakinarazi zuenez. Hain zuzen, Urkulluk Frantziako eta Espainiako presidenteei bidalitako gutunari erantzun dio Macronek. Idatzian, lehendakariak eskatua zien euskal Y-aren lotura arintzeko. Gai hori bera hartu zuen hizpide Jaurlaritzako lehendakariak atzo Eusko Legebiltzarrean: Espainiaren eta Frantziaren «konpromiso falta» salatu zuen.

Berez, 2030erako zegoen aurreikusita AHTaren lotura egitea Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean, baina Frantziako Gobernuak otsailean iragarri zuen goizenik 2042rako egingo dutela euskal Y-arekiko lotura. Horrek ezinegona sortu zuen Jaurlaritzan, eta Iñaki Arriola Garraioko sailburuak Europako Batasunari eskatu zion Frantziari «azalpenak» exijitzeko atzerapenaren inguruan.

Asteon bertan, beste pauso bat eman du Urkulluk: Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako gobernuetako presidenteekin bildu da, eta laurek Espainiako Gobernuari eskatu diote «ahalegin guztiak» egin ditzala AHTak 2030erako Iparraldearekin eta Frantziarekin lotura izan dezan.

Izan ere, Espainiako Gobernuak hartuko du Europako Batasunaren zuzendaritza aurtengo bigarren hiruhilekoan, eta Zupiriak zehaztu du kargu hori baliatzeko aukera duela Madrilek AHTaren gaia hizpidera jartzeko, eta «posible den heinean» Frantziari presioa egiteko. Hain zuzen, Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek Urkulluren gutunari emandako erantzunean baieztatu du konpromiso hori hartuko duela.

Konpromiso falta

Atzo, legebiltzarreko kontrol saioan, Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Iñigo Martinezek Urkulluri galdetu zion Galiziako, Kantabriako eta Asturiasko presidenteekin egindako bilkuraz. Lehendakariak erantzun zuen Europako «grabitate zentroa» ekialderantz mugitzen ari dela, eta horrek kezka eragiten diela presidenteei: «Ardatz atlantikoak Europari lotuta jarraitu behar du».

Horren harira, AHTaren loturaren garrantzia azpimarratu zuen, eta salatu Espainia eta Frantzia ez direla ari dagozkien konpromisoak betetzen tren bidezko konexioari dagokionez: «Bordele eta Akize arteko konexioa 2042. urtera atzeratzea eta Akize eta Hendaia arteko tartea prest egoteko epe bat ez aurreikustea hartutako konpromisoak haustea da, eta horrek agerian uzten ditu Frantziako Gobernuaren kontraesanak». Gehitu du Europak ezin duela onartu tren bidezko konexioa «estatu kide baten apeten araberakoa» izatea: «Gai hain delikatu batek ezin ditu hainbeste aldaketa izan; ezin da modu inprobisatuan jokatu: ez da serioa».

Astelehenean, Maria Txibite Nafarroako gobernuburuarekin eta Alain Rousset Akitania Berriko presidentearekin batzartuko da Urkullu, eta hor ere AHTaz arituko dira. Urkulluk azpimarratu du Rousset «guztiz konprometituta» dagoela loturarekin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskara ardatz izango duen hezkuntza sistema baten aldeko protestak

«Euskal Herritik Euskal Herrirako hezkuntza sistema propio bat behar dugu»

Irati Urdalleta Lete - Jone Bastida Alzuru

Euskara ardatz izango duen hezkuntza sistema baten aldeko protesta jendetsuak egin dituzte ikasleek Hegoaldeko hiriburuetan. Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute.

'Batasunaren bidean' giza katearen aurkezpena. ©Maialen Andres / FOKU

Giza katea egingo dute bihar 8.000 lagunek, euskara batuaren alde

Julen Otaegi Leonet

Errenteria eta Donostia artean egingo da giza katea; 8.226 metro luze izango da. Euskara batuak Euskal Herriaren «garapenean izan duen balioa azpimarratzeko» eta haren bultzatzaileak «oroitzeko» egin dute deialdia.

Isabel Zelaa Hezkuntza ministro ohia, artxiboko irudi batean. ©Luca Piergiovanni / EFE

‘Zelaa legea’ babestuko du Konstituzionalak, Voxen helegite bat atzera botata

Berria

Epaimahaik atzera bota du ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak diruz laguntzearen alde egiten zuen ebazpen zirriborroa.

SAE, ELA eta CCOO sindikatuetako ordezkariak, gaur, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. ©jagoba manterola / foku

Osasunbideko lan baldintzen legea onartu dute Nafarroako Parlamentuan, ia aho batez

Ion Orzaiz

11/1992 Foru Legea moldatzearen alde egin dute talde gehienek. Ezkerrak abstentziora jo du, «mahai orokorraren oniritzirik ez duelako».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...