Albistea entzun

Koronabirusa

Behatokiak 205 kexa jaso ditu alarma egoera hasi zenetik ekainera arte

Iaz garai berean baino %47 gehiago izan dira hizkuntz eskubideekin lotutako kexak. Hamarretik seik erakunde publikoekin lotura dute
Hizkuntz eskubideen aldeko protesta bat, Bilbon, iaz.
Hizkuntz eskubideen aldeko protesta bat, Bilbon, iaz. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2020ko ekainak 18

Iragarria zuten, eta hala gertatu da: konfinamendu garaian inoiz baino kexa gehiago jaso ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak; zehazki, 205. Iaz garai berean baino %47 kexa gehiago dira, eta erakunde publikoei zuzendutakoak dira hamarretik sei (115 kexa). Behatokiak salatu du «gizartearen egoera bere gordinean» erakutsi duela alarma egoerak, eta euskarak ez duela «balio izan herritarrei osasunari zein segurtasunari buruzko berehalako mezu garrantzitsuak igortzeko». Hala, salatu dute euskara «bigarren mailakotzat» jo dutela erakunde publikoek.

Eusko Jaurlaritzari eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiei zuzendurikoak dira lau kexatik bat: «Herritarrek salatu dute gaztelera hutsean jaso dituztela Jaurlaritzako ordezkarien adierazpenak eta sareko zein herritarrentzako prestatutako argibideak», Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak azaldu duenez. Nafarroako Gobernuari ere egin diote herritarrek protesta, nahiz eta kexak gutxiago izan. Gaubekak ohartarazi du, ordea, horrek ez duela erran nahi urraketa gutxiago gertatu direnik Nafarroan: «Nafarroan urraketak 'ohikoak' dira, zoritxarrez, eta herritarrek ere gutxiago salatzen dituzte, babesgabeago sentitzen direlako». Ipar Euskal Herrian ere gauza bera gertatzen dela uste du Behatokiak.

Tokika, udalek ere jaso dituzte kexak, eta, sektoreka, Behatokiak osasungintzan jarri du arreta, COVID-19ari buruzko informazioa eta adierazpenak gazteleraz eta frantsesez jaso baitituzte maiz herritarrek. Hezkuntzan eta komunikabideetan ere antzekoa gertatu da. Gaubekaren ustez, «kezka handiz» hartu behar dira salaketok, «herritarren ongizatea dagoelako jokoan». Dena den, argi utzi nahi izan dute jasotako salaketak «izozmendiaren punta» baino ez direla: «Egoeraren larritasunagatik eta arduradunen jokaera ikusita, herritarrentzat ez da erraza izan osasungintzan nahiz bestelako sektoreetan gertatutako urraketak salatzea, ezta bertako langileentzat ere».

Eskutitzak erakundeei

Urraketen berri eman eta egoera salatzeko Behatokiak gutunak bidali dizkie erakunde publikoetako ordezkariei: Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariari, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuari, Bernadette Soule EEPko zuzendariari, baita Nafarroako eta EAEko Arartekoei ere. Argibideak eta neurri zuzentzaileak eskatu dizkiete.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Moderna txertoaren bi bial; hamar dosi ditu bakoitzak. ©GUILLAUME FAUVEAU

Dosirik ez xahutzeko sarea

Oihana Teyseyre Koskarat - Maria Ortega Zubiate

COVID-19aren kontrako txertoen dosiak ez xahutzeko, Covidliste aplikazioa jarri dute martxan. Angeluko txertaketa gunean 50 bat herritar txertatu dituzte horri esker.

Gaurko aurkezpen ekitaldia, Blbon ©ikastolen elkartea

Lau gunetan banatuta egingo dute Ibilaldia, eta aurrez izena eman beharko da

Irati Urdalleta Lete

Bi ekintza mota aukeratu dituzte: tailerrak eta ikuskizunak. Aurtengo Ibilaldia Betiko ikastolak eta Ander Deuna ikastolak antolatu dute, eta maiatzaren 30ean egingo dute, Sopelan (Bizkaia).

Iñgo Uriz/FOKU ©Iruñeko taberna baten barnealdea.

Astelehenean zabaldu ahalko dute tabernetako barnealdea Nafarroan, sektorearen arabera

Maria Ortega Zubiate

%30eko edukierarekin zabaldu ahalko dute, eta %50ekoarekin CO2 neurgailuak ezartzen badituzte. Nafarroako Gobernuak oraindik ez du baieztapen ofizialik eman.

Janssenen txertoa, laborategi batean. ©ETIENNE LAURENT, EF

Madrilek onartu egin du Janssenen txertoa 50 eta 59 urte artekoei jartzea

Uxue Rey Gorraiz

Oso kalteberak diren zenbait herritar talde ere txertatuko dituzte Johnson & Johnson konpainiaren dosiekin, hala nola autismoa dutenak eta gaitz psikologiko larriak dituztenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.