Euskal Herriko aireportuek lau bidaiaritik hiru galdu zituzten iaz

Aire garraioak zazpi urtez izan duen goranzko joera eten du koronabirusak. Merkantzien garraioak eutsi egin dio Forondan

Iker Aranburu -

2021eko urtarrilak 14

Euskal Herriko aireportuen goranzko bidea kolpe handi batekin eten da. Kolpe metaforiko batekin, bistan da, aireportuetako pistetan istripu seriorik gabeko urtea izan baita 2020. urtea. Koronabirusaren krisiak eta hari aurre egiteko hartutako neurri gogorrek eten egin dute zazpi urtez handitzen aritu den trafikoa, azken laurak marka historikoekin, eta ia hiru laurden gutxitu ditu bidaiarien joan-etorriak.

2019an, 7,7 milioi bidaiarik erabili zituzten Euskal Herriko bost aireportuak. Aurten, oraingoz, Hego Euskal Herriko aireportuen datuak baizik ez daude. Miarritzeko aireportuak datuak eguneratzeari utzi zion konfinamendua hasi eta instalazioa itxi zutenean, eta ez du 2020ko bidaiarien berri eman. Hori bai, joan den urrian iragarri zuen 400.000 bidaiari espero zituela, aurreko urteetan baino %60 gutxiago. Aurreikuspen hori betetzea zaila izango zaio, Ipar Euskal Herrian mugikortasuna oso mugatua izan delako udazkenean eta Eguberriko oporraldian.

Konfinamendurik ez da izan Hego Euskal Herrian apirilaren amaieraz geroztik, baina bai izan dira lurralde batetik bestera mugitzeko debekuak, eta oraindik indarrean daude. Horien ondorioz, bidaiari kopurua %71,3 txikitu da lau aireportuetan: zenbaki osoetan, 4,7 milioi lagun gutxiagok erabili dituzte. Kalte ekonomiko handia eragin du gutxitze horrek aireportuko zerbitzuetan, hala nola kafetegietan, dendetan eta taxisten artean.

Hegaldiak, %51 gutxiago

Hegaldien kopurua ere nabarmen jaitsi da, baina ez hainbeste: %51. Hau da, hegazkin gehiago ibili direla erdi hutsik 2019arekin alderatuz gero.

Loiukoa da, alde handiz gainera, Euskal Herri osoan erabiltzaile gehien duen aireportua, baina besteetan ohikoagoa den irudi bat ikusi da aurten han ere: bidaiaririk gabeko terminala. 2019an 5,9 milioi erabiltzaile izan zituen, eta 1,7 milioi izan ditu aurten (-%71,4). Are okerragoa izan da abendua, %81,7ko jaitsiera izan baitu normalean joan-etorri handikoa den hilabete batean.

Antzeko portzentajeetan gutxitu dira bidaiariak beste aireportuetan ere: -%65,5 Noainen (84.000 erabiltzaile), -%73,8 Hondarribian (83.800), eta -%73,9 Forondan (45.300).

Bidaiarien garraiatzeari baino askoz hobeto eutsi dio merkantzien garraioak. Kopuru esanguratsu bat mugitzen duen bakarra Foronda da, eta, alde horretatik, ez zuen urte txarra izan, praktikoki pare geratzea lortu baitzuen, 64.3 milioi tona.

2021a ere ez da erraza izango aireportuentzat eta haien inguruko zerbitzuentzat. Mugikortasuna mugatzeko neurriak indarrean izango dira hurrengo hilabeteetan, eta nekez arinduko dira hurrengo oporraldirako, Aste Santurako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Garbitzaileen manifestazioa, gaur. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ehunka garbitzaile manifestatu dira beren lan baldintzen alde, Donostian

Xabier Martin

Eraikuntza eta lokaletako emakume garbitzaileek kale garbitzaile gizonezkoen aldean duten arrakala salatu dute, bi eguneko grebaren lehen jardunean

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Gipuzkoak 118 milioi euroren zorra hartuko du, aurrekontuak %7,4 handitzeko

Iker Aranburu

Markel Olanok espero du bere gobernuaren proiektu izarrek EBren funtsak jasoko dituztela.

Los Angeles elizan egin dute protestaren berri emateko agerraldia ©Endika Portillo/ Foku

Manifestazio bateratu bat egingo dute Arabako enpleguaren defentsan

Aitor Biain

Hainbat enpresa eta sektoretako langileek deitu dute protestara. Hilaren 30ean egingo dute, Gasteizen.

Sidenorreko operari bat laminazio tren berriarekin lan egiten. Ekoizten dituen altzairu barrak ikus daitezke atzean. ©MARISOL / RAMIREZ

Sidenorrek ez du aurkitu berarekin fusionatu nahi duen enpresarik

Imanol Magro Eizmendi

Euskal altzairugintza taldea osatzeko eskaintza egin zien sektoreko beste enpresa batzuei, baina ez dute nahi izan. Iaz, %30 gutxiago fakturatu zuen, baina aurten ondo hasi da autogintzari esker

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna