Albistea entzun

Gaur hirugarrenez daude grebara deituta Gasteizko Michelineko beharginak

Gasteizko fabrikako lan gatazkak beste taxu bat har dezake datozen egunetan. Orain arteko grebek ekoizpena guztiz geratzea lortu dute
Langileak protestan, joan den astelehenean.
Langileak protestan, joan den astelehenean. DAVID AGUILAR / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2023ko ekainak 10

Michelinen Gasteizko lantegiko lan gatazkak beste molde bat har dezake datozen egunetan: koska bat estutu daiteke, baldin eta langileek lanuzteekin jarraitzea erabakitzen badute. Orain arteko bi greba deialdiek oihartzun zabala izan dute, eta ekoizpena guztiz geratzea lortu dute. Gaur hirugarrenez daude lana uztera deituta 3.500 behargin inguru; bizikleta martxa egingo dute goizean, lantegiaren sarreratik hasi eta Andre Maria Zuriaren plazaraino, «lan hitzarmen duina» aldarrikatzeko.

Gaur-gaurkoz, sindikatu guztiek baztertu dute zuzendaritzaren proposamena. Hala azaldu zion zentro arteko batzordeak zuzendaritzari atzo goizeko bileran. Mahai horretan ari dira Gasteizko lantegiko lan baldintzak negoziatzen, hitzarmen bateratua baitute Gasteizko eta Aranda de Dueroko, Valladolideko eta Almeriako fabrikek.

CCOOk dauka mahai horren agintea —baita Gasteizko plantako langile batzordearena ere—, eta haren afiliatuek ezetz esan diote zuzendaritzaren proposamenari asteon. Proposamenaren aurka azaldu dira, halaber, CSIF eta UGT sindikatuei atxikitako langileak ere. Bada, sindikatuek proposamenari uko egitea erabakigarria izan daiteke, gatazka are gehiago luzatu eta estutu baitezake.

Ikusteko dago, halere, gainerako sindikatuek egindako mobilizazio deialdiekin bat egingo duten edo ez; orain arte ELAk, LABek, ESK-k eta CGTk deitu baitituzte langileak grebara. Enpresa batzordean gutxiengoa dute sindikatu horiek, baina babes zabala izan dute manifestazioetan. Bada, afiliatuen iritzia entzun ondoren, espero dute batzordean gehiengoa duten sindikatuek jarrera aldatuko dutela, eta greba deialdiak babestuko dituztela. Mezu hori helarazi diete, bederen.

Astelehenean, batzarra

Astelehena egun erabakigarria izan daiteke gatazkak zer bide hartuko duen erabakitzeko. Gasteizko lantegiko langileek batzar bat egingo dute goizean, protestekin jarraitu edo ez adosteko. Izan ere, ELA, LAB, ESK eta CGT sindikatuek lau greba egun egitera deitu zuten hasieran, eta astelehena izango da azkenekoa.

Michelineko zuzendaritzak adierazi zuen ez zuela beste proposamenik egingo, eta mahai gainean dagoena izango zela azkena. Zuzendaritzak %12ko soldata igoera eskaini du datozen lau urteetarako: %5ekoa 2023rako, %3koa 2024rako, %2koa 2025erako, eta %2koa 2026rako. Sindikatuek nahi dute, ordea, soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzea

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kilometroak jaiaren une bat, gaur, Errenterian (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

Kilometroak 2023, «marea bizi bat» Errenterian

Arantxa Iraola

Gipuzkoako ikastolen festak jendea erruz erakarri du, giro paregabean

Ikasle batzuk pantailen bidez ikasten, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

EZ ETSAI, EZ PANAZEA

Oihana Teyseyre Koskarat - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian. Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira.

Ikasnova gunea, Nafarroako ikastetxe batean. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Iruñea. Ikasgela bat hezkuntza berritzeko

Ion Orzaiz

Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Ikasnova proiektura batu zen iaz. Chromebook-ak erabiltzeaz gainera, eskolaren metodologian txertatu dituzte robotika eta IKTak, «edukiak beste era batera lantzeko».
Ikasleak Luberri sistema eragilea erabiltzen, Antigua-Luberri ikastetxean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Donostia. Arazoari etxeko konponbidea

Irati Urdalleta Lete

Donostiako Antigua-Luberri eskolan Luberri sistema eragile «propioa» garatu dute. Dagoeneko zenbait eskolatara zabalduta dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.