Albistea entzun

Ziurtatu dute Euneiz unibertsitateak ez duela diru publikorik jasoko

EHUk eta Mondragon eta Deustuko unibertsitateek ohartarazi dute irabazi asmokoa dela Gasteizen ireki nahi duten unibertsitate pribatua
Gabriel Elkoroaristizabal, LABen izenean ekarpenak egiten, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Gabriel Elkoroaristizabal, LABen izenean ekarpenak egiten, atzo, Eusko Legebiltzarrean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2021eko maiatzak 18

Gasteizen ireki nahi duten Euneiz unibertsitate pribatuak beste urrats bat egin du: Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean amaitu dituzte hura unibertsitate pribatu gisa onartzeko lege proiektuari ekarpenak egiteko agerraldiak. Atzo horretarako aukera izan zuten haren sustatzaile Eusteiz 2018 S.A. enpresak, EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta LAB sindikatuak. Unibertsitatearen sustatzaileek azpimarratu dute ez dutela diru laguntza publikorik jasoko; gainerako eragileek, ordea, ohartarazpen bat egin dute: Euneiz irabazi asmoko unibertsitatea izango da.

Argi adina ilun izan ditu orain arteko prozesuak; besteak beste, EHUren eta Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak txosten bana egin zuten Euneizen aurka. Atzo, hainbat argibide eman zituzten haren sustatzaileek. Orotara, kirolari eta eduki digitalen diseinuari, garapenari eta merkaturatzeari lotutako bost gradu, gradu bikoitz bat eta lau master eskaini nahi dituzte. Ikasketa horiek Gasteizen bost urterako alokatu duten Salburuko eraikin batean eta Baskoniaren eta Alavesen kirol hirian finkatzeko asmoa dute gero. Jordi Roche izango da unibertsitateko presidentea, eta hark eman ditu azalpenak Eusko Legebiltzarrean, Eusteiz S.A. enpresaren izenean. Proiektuak izango duen eragin positiboaz mintzatu da. Langileei dagokienez, ziurtatu du 400 postu baino gehiago sortuko dituztela, lan kontratua zuzenean egingo dietela, ez dituztela azpikontratatuko, eta gehienak mugagabeak izango direla. Oraindik ez dira hasi horiek aukeratzen, baina, Rocheren arabera, pentsatua dute zein izan daitezkeen.

Ikerketaren alorrean izan ditzakeen gabezien inguruko kezka adierazi dute Eusko Legebiltzarreko zenbait alderdi politikok eta agerraldiak egin dituzten eragile batzuek; Rochek, ordea, azpimarratu du diru sarrera guztien %4 bideratuko dutela alor horretara. Aztertu dituzte izan ditzaketen diru sarrerak ere: ikasleek 8.000 euro ordaindu beharko dituzte batez beste. Diru laguntza publikorik, berriz, ez dute jasoko, Rocheren esanetan. Ikasleentzat bekak egongo direla azpimarratu dut.

Euskararen gaineko «konpromisoa» dutela ere nabarmendu du Rochek. Ikasleek euskaraz ikasteko aukera izango dute, betiere hautu hori gutxienez hamabost lagunek egiten badute.

Irabazi asmoa kezka

EHUk, Mondragon Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta LABek unibertsitate pribatu berriaren inguruan dituzten iritziak eta kezkak helarazi dizkiete legebiltzarkideei. Egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan diharduten hiru unibertsitateek ohartarazi dute Euneiz irabazi asmokoa izango dela, orain artekoak ez bezala.

Halere, desberdintasunak daude batzuen eta besteen iritzietan. Eva Ferreira EHUko errektoreak mahai gainean ipini ditu, besteak beste, langileen arloan Euneizek izan ditzakeen gabeziak: «Guztiz arriskutsua da unibertsitate berri bat sortzeko proposamenaren bideragarritasuna onartzea hori osatuko duen giza kapital akademikoaren curriculuma ezagutu ere egin gabe». Mondragon Unibertsitateko errektore Bizente Atxak «euskal unibertsitate sistema koherente bat» mantentzeko eskatu du, eta LABek «unibertsitate elitista bat» izatea egotzi dio. Deustuko Unibertsitateko errektore Jose Maria Guibertek, berriz, uste du instituzio berri batek «printzipioz beti lagun dezakeela sistema hobetzen».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Berriz indarkeria aipatzeak ez du auzitan jartzen onespena»

Arantxa Iraola

Ortubairentzat, argi esan behar da 'soilik baietz da baietz' legeak zigorrak delitu bakanetan urritzen dituela; asmo txarrez hauspotutako gatazka bat dela. Behin legea aldatzen hasita, ordea, egokitzat du PSOEren hautua.

Fatima Villa, Naiara Aginako Bengoa, Ane Ruiz de Angulo, Ester Verde eta Elisa Jimenez ikertzaileak, 2021ean egindako ekimen batean. ©JON URBE / FOKU

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbatean

Jone Bastida Alzuru

Dozenaka ekintza antolatu dituzte, hala nola tailerrak, mahai inguruak, erakusketak, jolasak eta bisitak. «Zientzia bada nesken kontua» mezua zabaldu nahi dute.

Egoiliarren formakuntzaren eskuduntza eskatzeko proposamena atzera bota dute Eusko Legebiltzarrean

Egoiliarren formakuntzaren eskuduntza eskatzeko proposamena atzera bota dute Eusko Legebiltzarrean

Arantxa Iraola

EH Bilduk eraman du eskea, legez besteko baten bidez, baina gainerako talde politikoek ez dute begi onez hartu, eta kontrako botoa eman dute

Nerea Barjola ekintzaile feminista Eusko Legebiltzarrean, atzo. ©EUSKO LEGEBILTZARRA

Iruditeria aldatzeko beharra

Isabel Jaurena

Nerea Barjolak dio krisi zentroak gakoa direla indarkeria sexualaren biktimak artatzeko. Gunearen eta gainerako zerbitzuen «koordinazioa» ezinbertzekoa da emakumeak ahal bezain ongi laguntzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.