Albistea entzun

SERIEA. 'Goenkale'-ren amaiera (II). Ikusleak

Boga-bogaren ehun mila bezero

Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2015eko abenduak 16 - Donostia

Telebistako fenomeno bilakatu zen lehen urteetan 'Goenkale'. Urtez urte, Arraldeko abenturekin kateatu ziren ikusleei esker izan zuen jarraipena. Hainbat belaunalditako ikusleak bereganatu ditu saioak, 3.707 ataletan.

Zail egiten da gaur egun irudikatzen 105.000 euskaldun aldi berean euskarazko produktu bera kontsumitzen. Ikus-entzunezko lan bera ikusten. 1994-1995eko denboraldian ikusle kopuru hori izan zuen Goenkale-k: 105.000 ikus-entzule. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %12,9ko ikusle kuota erdietsi zuen lehen sasoi hartan. Kopuru paretsua izan zuen hurrengo hiru denboraldietan: 106.000 ikus-entzule 1995-1996koan, 98.000ra jaitsi zen 1996-1997koan, eta gorantz egin zuen 1997-1998ko denboraldian, 107.000 ikusle bereganatuta. Ikusle kopuruak pixka bat behera egin zuen gero. Baina 2000-2001eko denboraldiko batez besteko ikusle kuota ere ez zen nolanahikoa izan: %11,3.

Aitortu beharko da 1990eko hamarkadan telebista kate gutxiago zuela aukeran ikus-entzuleak. La1, La2, ETB2, Antena3 eta Tele5. Bost kate horiek eta ETB1. Baina aitortu beharko da, aitortu, euskal komunitatearen txikitasunean, telesail batek egunero 100.000 ikus-entzule izatea ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula. Euskal kulturan nekeza da oso halako kopururik lortzea.

Aurreneko denboraldietako arrakasta hark eman zion aukera Pausoka ekoizpen etxeari eta ETBri telesailarekin jarraitzeko. Urtero 90 langile ingururi lana emateko. Horrela egin dituzte 22 denboraldi., eta 3.707 atal ekoitzi. Bistan da ez duela ikusle kopuru bera izan denboraldi bakoitzak. Dena den, Euskal Telebistak otsailean jakinarazi zuenez, telesailak ETB1eko batez besteko ikusle kopurua bikoiztu du urteotan.

Aurreneko urteetako arrakastaren aparrak ez ziren guztiz lehortu, nahiz datuak txikiagoak izan. 2006ko urtarrilean, saioa astean bitan ematen hasi ziren; 55.000 ikus-entzule zituen orduan, lehen denboraldiko kopuruaren erdia. ETB1en ikusle kuotak ere beherantz egin zuen ordurako, %4,4raino. Puntu pare bat handiagoa zen telesailaren kuota 2006an.

2008ko otsailean, jarraitzaile askorentzat mugarri izan zen gertaera bat jazo zen: Maria Luisa Galardiren (Kontxu Odriozola) heriotza. Denboraldi hartan, %5,4ko ikusle kuota izan zuen telesailak. Bazituen, oraindik, 50.000 ikus-entzule.

ETB1en kuotak behera egiten jarraitu zuen. 2011-2012ko denboraldian, ikusleen %36 Goenkale-k eman zizkion euskarazko kateari. 2011n eta 2012an, ETB1ek %2ko ikusle kuota zuen, eta telesailak, halako bi.

Azkeneko bi urteetan, beheranzko joerak ez du etenik izan: 2013-2014ko denboraldian, %2,9ko ikusle kuota eta 28.000 ikus-entzule; 2014-2015eko denboraldian %1,9ko ikusle kuota eta 18.000 ikus-entzule. Eta datu hori baino are pobreagoa da denboraldi honetakoa: %1,3ko ikusle kuota.

Ezin dira alderatu garaiak. Asko aldatu da telebista merkatua, telebista eskaintza atomizatu da. Baina datua esanguratsua da: 100.000 lagunek ikusten zuten euskarazko fikzioa 1994tik 1998rako epean, eta 12.000k ikusi dute azken denboraldian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Operak egokitu egin du bere mezua»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Opus Liricak sasoi berria aurkeztu du. Emakumeak jarri dituzte «erdian», eta indarkeria matxistari buruzko «eztabaida kritikoa» proposatu. «Bai noski: egin daiteke hori operaren bidez», ziurtatu du Garmendiak.
1 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Infusio tantak loratzeko

Olaia L. Garaialde

Josenea enpresak hogei urte daramatza lanean, eta infusioak eta teak egiten dituzte batez ere. Nafarroan egiten dute ekoizpena, hasieratik amaierara arte. Ekonomia zirkularraren Europako lehenengo parkea izateko bidean da.
Urtantan parte hartuko duten musikarietako batzuk, antolatzaileekin eta babesleekin batera. ©AMAIA JIMENEZ LARREA

Musika eta natura uztartuz

Amaia Jimenez Larrea

Uztailaren 22tik 24ra Urtanta jaialdia egingo dute, Urmugaren bertsio murriztua. Mendia eta itsasoa lotuko ditu ibilaldiak, eta Pasaiatik Azkainera sei musika emanaldi izango dira
Ehun urte igaro dira Howard Carter arkeologoak Tutankamonen hilobiaren sarrera aurkitu zuenetik. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Faraoiaren lehen bisitariak

Unai Etxenausia

Tutankamonen hilobia aurkitu zutenean hainbat lagun joan ziren Euskal Herritik hura bisitatzera. Gasteizko Bibat museoak bildu ditu haien ingurukoak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...