Bozen saioak %21eko ikusle kuota izan du ETB2n, eta %2,4koa ETB1en

urtzi urkizu
2023ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Telebistari adi egon ziren herenegun Euskal Herriko milaka herritar, hauteskundeetako datuak jakiteko jakin-minez. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ETB2ko hauteskundeetako saio bereziak %21eko ikusle kuota bereganatu zuen. ETB1eko saioak, berriz, %2,4ko ikusle kuota lortu zuen—euskaldunen artean, %5,7koa—. 205.000 herritarrek bat egin zuten noizbait ETB1eko saioarekin.

Kataluniako TV3 katearen zuzeneko emanaldiak —20:40tik 23:00etarako tartean— %25eko ikusle kuota lortu zuen; eta talde bereko 3/24 kateak, %3,6koa.

Galizian, berriz, TVGren galegozko saio bereziak %26ko ikusle kuota lortu zuen.

ETB2k hauteskundeetako emaitzak aztertzeko, En Jake berezia emango du gaur, 22:30ean. Adituen artean, Eva Silvan, Amaia Fano, Estitxu Garai, Raquel Ezenarro eta Gorka Landaburu egongo dira. Saioan izango dira Esther Palomera, Francecs Marc Alvaro eta Veronica Fumanal ere.

Giroak, %3,2ko kuota

Igandean amaitu zen, beste alde batetik, Italiako Giroa. Txirrindularitza proba horrek %3,2ko ikusle kuota izan du Araban, Bizkaian eta GipuzkoanETB1en. Euskarazko katearen batezbestekoa baino puntu bat handiagoa izan da ziklismo proba horrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.