Albistea entzun

Martin Zabalza. Nafarroako Bizikidetza zuzendaria

«Bizikidetza Plana ez onartzeak ez dio balioa kentzen jokalekuari»

Bizikidetza Plana ez zen onartu Nafarroako Parlamentuan asteartean, baina Zabalzak ez du uste bi urteotako lana alferrik izan denik. «Beto gurutzatuen» emaitza izan dela azaldu du.
IDOIA ZABALETA / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2022ko martxoak 25 - Iruñea

Asteartean, ez zen onartu Bizikidetza Plana Nafarroako Parlamentuan. Legealdi hasieratik gobernuko Bake eta Bizikidetza zuzendaritzak egindako bide luzea kale itsu batera iritsi da. Hastapenetik, Navarra Sumak eta Anvite Nafarroako ETAren biktimen elkarteak uko egin zioten plana lantzeko prozesuan parte hartzeari. Alderdi eta eragileen ekarpenak bilduta, gobernuak oinarrizko testu bat onartu zuen abenduan, eta parlamentura igorri.

Navarra Sumak jarrera aldatu du parlamentuan, eta prest agertu da prozesuan parte hartzeko. Adibidez, proposamen hau gehitu nahi izan zion: «Terrorismo oro gaitzestea, batez ere ETArena, eta hala egiten ez duten alderdiekin akordio politikorik ez egitea». PSNk ebazpena moldatu eta ETA gaitzesteko eskatu zuen. EH Bilduk ez beste indarrek onartu zuten zuzenketa. Gainera, eskuineko koalizioak proposatu zuen segurtasun indarrei omenaldiak egitea eta Alde Hemendik ekimenaren gisakoak kriminalizatzea.

EH Bilduren arabera, hasierako planak «argi-ilunak» zituen; salatu zuen ez zituela aintzat hartzen torturaren errealitatea eta beste indarkerien biktimen eskubideak. Haren proposamenetako batzuk onartuak izan baziren ere, PSNri egotzi zion Navarra Sumaren jokoan sartu izana. Horregatik, kontra bozkatu zuen. Gauza bera egin zuen Navarra Sumak, eta, ondorioz, porrot egin du Bizikidetza Planak. Gertatutakoaren gainean hitz egin du Martin Zabalza Bake eta Bizikidetza zuzendariak (Almandoz, 1966).

Zer irakurketa egiten duzu?

Elkarteekin, eragileekin, alderdi politikoekin eta oro har egitura sozial garrantzitsu batekin egindako elkarrizketa prozesu baten emaitza zen plana, eta, parlamentura eramaterakoan, uste genuen gutxieneko agiri bat zela. Haren gainean, desberdinen arteko elkarrizketa bat sor zitekeen. Ez zen horrela izan; kontra bozkatu zuten Navarra Sumak eta EH Bilduk. Eztabaidan adierazi zen moduan, bestelako nondik norako politikoen ondorioz ez zen aurrera atera.

Bi urteko lana alferrikakoa izan da?

Uste dugu ezetz. Asteartean agerian geratu zen Navarra Sumak eta EH Bilduk betoa jarrita daukatela elkar, eta korapilo horiek aurretik ere baziren, planari ekin genionean. Bazterketarik gabeko elkarrizketa bat abiatu dugu, eta hori jada baliagarria da. Bake eta Bizikidetza Zuzendaritzak ez dio lan egiteari utziko. Gobernuari eskatu diogu txosten bat egin dezala ikusteko zer egoera juridikotan dagoen plana. Agian ezingo dugu haren aterkipean egon, baina ekintzetako batzuk erabil ditzakegu.

Zertan datza zalantza juridikoa?

Gobernuak abenduan onartutako plana Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Ondorioz, badu izaera juridiko bat. Haatik, parlamentuan akordiorik egon ez zenez, ez dakigu zer ondorio juridiko duen. Dena den, bigarren mailako kontua da hori. Herritarren ordezkari den legebiltzarrak ez du plana onartu, eta, ondorioz, hori sakratua da. Ez dut parlamentuaren aurkako erabakirik hartuko. Asteartean elkarbizitzari buruz hitz egin zen, eta Navarra Sumak parte hartu zuen. Berandu, orain gutxira arte bere burua baztertzea onetsi baitu. Dena den, lau orduko eztabaida izan zen, eta agian gaizki amaitu bada ere, elkarrizketa eremu baten hasiera izan daiteke.

Korapiloen eta zailtasun politikoen ondorio da gertatutakoa?

Duela 40, 50 edo 60 urte gertatutakoa urrun dagoela dirudi, baina, historiari eta gizartearen zauriei erreparatuta, ez da denbora asko. Diktadura bat eta, haren aurretik, gerra bat jasan ditugu, ETAren terrorismoa pairatu dugu, estatuko indarrek eragindako motibazio politikoko indarkeria jasan dugu. Hori guztia, agian, nahiko gertu dago oraindik. Korapilo politiko horiek egon badaude. Orain ez dago baldintza politikorik parlamentuan halako plan bat onartzeko, eta lanean jarraitu beharko dugu baldintza horiek egon daitezen. Gakoa da bazterketarik eta betorik gabe egitea elkarrizketa.

Navarra Sumak eztabaida politikoa baldintzatu nahi izan du EH Bildu baztertzeko asmoz?

Bai, baina eztabaidan sartu izana positiboa da. Batzorde batean lau ordu elkarbizitzaz aritzea ona da. Egia da epe oso motzeko ikuspegiz egiten duela, inposatu nahirik gobernuak haustea EH Bildurekin, ETA ez duela gaitzesten aitzakia gisa erabilita. EH Bildu izan ezik gainerako talde guztiek ETA gaitzesten dutenean, horrek ez die balio, helburua zelako gobernua zalantzan jartzea. Baina hori esateko ere prozesuan parte hartu zuen. Ez dut gustuko ziotena, baina ulertzen dut parte hartzeko eskubidea dutela.

EH Bilduri dagokionez, onartutako planaren inguruan irakurketa kritikoa egiten zuen. Nola ikusten duzu haren jarrera?

Edozein gatazkaren konponbidean, beto gurutzatuak dira konpontzen zailenak. Navarra Sumarekin adosten baduzu, gaizki; EH Bildurekin adosten baduzu, gaizki. Betorik gabeko jokaleku bat egiterakoan, horrelako egoerak sortzen dira. Uste dut EH Bildu erratu egin dela. Ezker abertzaleak gogoeta egin behar luke. Azpimarratu nahi dut Bakartxo Ruizek lan handia egin duela, eta publikoki eskertu nahi diot hori. Ezker abertzalearen ingurunean, Bizikidetza Plana estatuko biktimen aurkakoa dela esan da; haren esparru guztiak egin beharko luke gogoeta, eta ez soilik parlamentu taldeak edo alderdien agintaritzak. Ez dute ulertu Bizikidetza Plana zer den eta zer ekarpen egin dezakeen.

Bi urteko ibilbide horretan, eragileekin, adibidez Foro Sozialarekin, konfiantza sortu da, eta konpromiso batzuk ere hartu dira. Horiek indarrean al daude?

Gertatutakoak jokalekua baldintzatzen du, baina ez du baliogabetzen. Foro Sozialarekin harremana dugu, Agus Hernanekin. Bizikidetza Planean, ezkerretik eskuinera, erakunde eta fundazio askorekin lan egin dugu, eta horrek sare batzuk ehuntzen ditu. Ez du baliogabetzen elkarrizketa lan hori, eta positiboki baloratzen dut Foro Sozialak egin duen ekarpena, beste 67 erakundeenak bezala. Erlazioari eutsiko diot, baina orain sortu den jokaleku hori aztertu egin behar dut.

Zer aldatu da orduan?

Aterki juridikoa aldatzen da, egoera politikoa ere aldatzen da, baina agenda ez da aldatzen. Memoriaren, elkarbizitzaren eta giza eskubideen agendarekin aurrera jarraituko dugu. Lanerako konpromisoa dugu esparru konplexu batean. Badakigu indarkeria prozesuak oso gertu daudela. Proposamena ez onartzeak ez du prozesua galarazten.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Abeberriren omenezko ekitaldia, atzo, Miarritzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Abeberriren ibilbide oparoa ohoratu dute

Oihana Teyseyre Koskarat - Garazi Aduriz

«Hats luzeko» abertzale eta kulturgilea izan dute gogoan. Eragile anitzetako ordezkariak izan dira miarriztarrari egindako omenaldian

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak berriz egiteko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu du EAren eskaera, eta alderdiaren primarioak berriz egiteko agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Juan Alberto Belloch, artxiboko irudi batean. ©Javier Cebollada / EFE

Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen»

Iosu Alberdi

Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.