Noiz sortua: 2019-02-01 00:30:00

Migratzaile adingabe bati eginiko «jazarpena» salatu du Bizik

Moriba Koivogui adinez heldua dela dio Pirinio Atlantikoetako departamenduak, baina badira kontrakoa frogatzen duten agiriak
Bizi mugimenduko kideen protesta, atzo eguerdian, Pauen.
Bizi mugimenduko kideen protesta, atzo eguerdian, Pauen. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2019ko otsailak 1

Mediterraneoak ez ditu hondoratu... Departamenduak arduratu nahi du horretaz. Mezu gogorrarekin egin zuen protesta atzo Bizi mugimenduak Pauen (Okzitania), Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluaren egoitzaren aitzinean; migratzaile adingabe baten kontrako «jazarpena» salatu zuen.

Orain dela urtebete hasi zen Moriba Koivogui ginear gaztearen afera. Beste migratzaile gazte batekin batera, departamenduko harrera zerbitzuen esku gelditu zen, arta emango dien inor ondoan ez duten adingabeei babesa eskaintzea instituzioaren ardura baita. ASE Haurrentzako Gizarte Laguntza arduratzen da horietaz: harrera familia aurkitu, eskolatu... Beren kargu hartu behar dituzte adingabeak, edozein nazionalitate edo jatorri izanik ere.

Baina Pirinio Atlantikoetako departamenduak bi migratzaile gazteen kontrako salaketa ezarri zuen haien adinaz gezurra erran zutelakoan, kalte-ordainak eskatu zituen, eta bi gazteak Baionako presondegian sartu zituzten. Geroztik, Baionako epaitegiak adingabe gisa identifikatu ditu biak, eta haien kontrako prozedura baztertu egin du. ASEk bere gain hartu du bi gazteetarik bat, baina Moriba Koivogui adinez heldua dela adierazi du. Alta, Bizik salatu duenez, bere hezur azterketatik ondorioztatu dute ezinezkoa dela adinez heldua dela frogatzea, eta Gineako enbaxadaren dokumentu batean Moriba Koivogui adingabea eta umezurtza dela ageri da.

Mugako Poliziaren aitzinean 22 urte zituela deklaratu zuela ezartzen du froga gisa departamenduak, baina, Gineako enbaxadaren dokumentuan haren ama 1988an sortu zela ageri da: 2018ko otsailean Moriba Koivoguik 22 urte bazituen, bere ama 7-8 urterekin erditu zela erran nahiko luke. «Ezinezkoa da», salatu du Bizik. «Departamendua edozertarako prest da etorkin horiek adingabeak ez direla errateko, egindako akats ikaragarria gorde nahi dutelako: inolako azterketarik egin gabe presondegian sartu izana».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Brasiliako dendetako langileak, COVID-19 proba egiteko ilaran. ©Joedson Alves / EFE

5,6 milioi gaixotu dira munduan, eta 350.000 baino gehiago hil

Berria

Munduan 5.594.175 kasu positibo baieztatu dituzte, eta 350.531 lagun hil dira COVID-19aren eraginez. Oraindik ez dira sendatu kutsatutakoen erdiak ere. Johns Hopkins Unibertsitatearen arabera, 2.288.579 dira sendagiria jaso dutenak.

Hildakoak oroituko dituzte Hegoaldeko erakundeek

Hildakoak oroituko dituzte Hegoaldeko erakundeek

Arantxa Iraola

Bat egin dute Espainiako Gobernuak gaur dolua erakusteko ezarri duen hamar eguneko epealdiarekin, eta eguerdian minutu bateko isiluneak egingo dituzte

<b>Laborategia.</b> Lan eskerga egiten ari dira zientzialariak birusa menderatzeko. ©S. MOREIRA / EFE

Bio zigiluaren balio erantsia

Xabier Martin

Maskaren ekoizpenean erreferentzia bihurtu da Euskal Herria, baina laborategian ere ari dira birusaren aurka biozientziaren esparruan jarduten duten euskal enpresak

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna