Albistea entzun

Oihana Goirienak Pablo Gonzalez bisitatu du, preso dagoenetik lehen aldiz

Kazetaria «fisikoki eta animo aldetik» ondo dagoela jakinarazi du haren bikotekideak. Poloniako zerbitzu sekretuetako kide bat zegoen bisitan
Oihana Goiriena, ekainaren 27an, Eusko Legebiltzarrean.
Oihana Goiriena, ekainaren 27an, Eusko Legebiltzarrean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko azaroak 23

Oihana Goiriena Pablo Gonzalez kazetariaren bikotekideak lehenengo aldiz ikusi ahal izan du bere bikotekidea otsailaren 28an Przemyslen (Polonia) atxilotu zutenetik. Goirienak berak eman du bisitaren berri, ohar bidez. Azaldu duenez, bi orduko bisita izan da, Radomeko espetxe agintaritzak baimendua, eta Gonzalo Boye abokatuarekin batera egin du. Une oro bertan izan da Poloniako zerbitzu sekretuetako kide bat. Goirienak jakinarazi du bi arrazoirengatik ez zutela aurrez iragarri bisita egingo zutela: egoera «intimo» batean egiteko, batetik, eta bisita ez egitea eragin zezakeen egoerarik ez sortzeko, bestetik.

«Pablo ondo dago fisikoki eta animo aldetik. Asko animatu du bisitak, intimitate falta izan arren. Hilabete hauetan guztietan bere haurrei eta senideei gertatutako guztiaren berri eman ahal izan diot, bai Espainiakoei eta baita Errusiakoei ere —ez baita ahaztu behar haren egungo egoera eragin duena, hein handi batean, nazionalitate bikoitza izatea eta haren ofizioa direla—», azaldu du Goirienak.

Eskertuta

Kazetariaren alde jasotako babesak helarazi dizkio Goirienak, oharrean dioenez, baita Free Pablo plataforma osatzen dutenek egindako «ahaleginen» berri eman ere. «Espresuki eskatu dit eskerrak emateko bere egoerarengatik kezkatuta dauden guztiei, eta jakin ezazue horrek energiaz betetzen duela borroka honetan irmo jarraitzeko, zeina ez baita ez motza ez erraza izango. Hala ere, denok batera egingo dugu borroka, askatzea lortu arte, etxera itzuli eta bere bizitzarekin jarraitzeko aukera izan dezan», azpimarratu du.

Behin bisita amaituta, Gonzalezen abokatuekin elkartu da Goiriena. Zehaztu duenez, haiek eman dute modua bisita egiteko, eta esan du espero duela luze gabe beste bat egin ahal izatea. Halaber, Espainiak Polonian duen kontsularekin ere elkartu direla azaldu du: «Bisitaren, hortik sortutako berritasunen eta Pabloren defentsan izandako aldaketen berri eman diogu».

Atxilotu zutenetik, zortzi hilabetez inkomunikatuta eduki dute Gonzalez. Errusiak Ukrainari egindako erasoak sortutako errefuxiatu krisiaren berri ematen ari zela atxilotu zuten. Errusiako zerbitzu sekretu militarrarentzat lan egitea leporatzen diote, eta hamar urteko kartzela zigorra jar diezaiokete horregatik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Abeberriren omenezko ekitaldia, atzo, Miarritzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Abeberriren ibilbide oparoa ohoratu dute

Oihana Teyseyre Koskarat - Garazi Aduriz

«Hats luzeko» abertzale eta kulturgilea izan dute gogoan. Eragile anitzetako ordezkariak izan dira miarriztarrari egindako omenaldian
Juan Alberto Belloch, artxiboko irudi batean. ©Javier Cebollada / EFE

Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen»

Iosu Alberdi

Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela.

Eba Blanco (erdian), azaroko biltzarrean, idazkari nagusi izendatua izan ondoren. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

EAren primarioak berriz egiteko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte

Xabier Martin

Espainiako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu du EAren eskaera, eta alderdiaren primarioak berriz egiteko agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du.

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...