Albistea entzun

Atzerritarrak euskaraz matrikulatzeko kanpaina baztertu dute Nafarroan

Geroa Baik Nafarroako Parlamentuan eskatu du A eta D ereduak sustatzeko atzerritarren artean. EH Bilduk soilik babestu du egitasmoa
Maria Solana, atzo, Nafarroako Parlamentuan, mozioaren babesa egiten.
Maria Solana, atzo, Nafarroako Parlamentuan, mozioaren babesa egiten. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Lander Muñagorri Garmendia -

2021eko urtarrilak 22

Nafarroako Hezkuntza Departamentuari eskaera egin nahi zioten Geroa Baiko eta EH Bilduko talde parlamentarioek: eskoletako matrikulazioa martxan jartzen denean, atzerritarrei bideratutako kanpaina egin zezatela, haurrak euskarazko ereduetara gerturatzeko. A eta D ereduak sustatzea zuen helburu Geroa Baik atzo Nafarroako Parlamentuan aurkeztu duen mozioak, baina EH Bilduren babesa besterik ez du jaso. Navarra Sumak, PSNk eta Ezkerrak aurka bozkatu zuten, eta Ahal Dugu abstenitu egin zen.

Maria Solana Geroa Baiko parlamentariak honela esan zuen: «Etorkinak nahi baditugu sentsibilizatu Nafarroara gerturatu daitezen, ez dago euskarazko ereduak baino modu hoberik». Gaineratu zuenez, azken boladan kritika «gogorrak» jaso ditu D ereduak, etorkin gutxi erakartzen dituelako. «D ereduak ez du inor baztertzen eta segregatzen, eta, hori erakusteko, Hezkuntza Departamentuari eskatzen diogu ikerketa bat egin dezala jakiteko zergatik gertatzen den hori, eta har ditzala neurriak».

Navarra Sumak mozioari zuzenketa bat jarri zion, eta Solanak aipatutako puntu bat ere biltzen zuen. Hau da, Hezkuntza Departamentuari eskatu zion azterketa bat egin zezala jakiteko zergatik dauden etorkin gutxi D ereduan. Hortik aurrera, bestelako eskaera bat egin zuen: egin dezatela informazio kanpaina bat hezkuntzan dauden hizkuntza ereduen berri emateko, baina Nafarroako zonifikazio mapa kontuan hartuta. Iñaki Iriarte koalizioko bozeramaileak galdetu zion Solanari ea gaztelerazko G ereduak A edo D eredukoak baino emaitza okerragoak ote dituen. «G ereduak ez badauzka emaitza akademiko okerragoak, botere publikoak zergatik gomendatu beharko luke A ereduan eta, batez ere, D ereduan matrikulatzeko?».

Bakartxo Ruiz EH Bilduko bozeramaileak esan zuen Navarra Sumaren zuzenketa «zinikoa» zela, eta begi bistakoa dela zergatik ez dauden etorkinak euskarazko ereduetan: «Euskara zaila dela esaten zaie, arazo iturri dela, diskriminatzailea, eta ez duela ezertarako balio; ez duela balio lana topatzeko, eta ingelesak, berriz, ate asko irekitzen dituela». Kontrakoa zioen berak: euskara gizarte kohesiorako tresna dela, eta ateak asko irekitzen dituela. Koalizio abertzaleak ere zuzenketa jarri zion Geroa Baik aurkeztutako mozioari, eta bertan eskatu dute Euskarabidea ere inplikatu dadila kanpaina horietan. Mozioari jarritako zuzenketa ez zuen bere egin Geroa Baik.

Nafarroako Gobernuan kide duen PSNk mozioaren aurka egin zuen, hezkuntza publikoaren sare guztiaren defentsa egitea dagokiela uste dutelako. Jorge Agirre bozeramailearen hitzetan, D ereduaren aldeko kanpaina egingo balitz, ereduen arteko lehia sortuko litzateke, eta gobernuaren betebeharrak hezkuntza publikoa defendatzea izan beharko luke. Ezkerrak eta Ahal Duguk ere hori argudiotzat hartuta defendatu zuten euren jarrera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

2016ko sanferminetako talde bortxaketaren epaiaren kontra egindako manifestazio bat, Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Sexu askatasunaren legean onespena lehenestearen aurka jo du CGPJk

Jone Bastida Alzuru

Aho batez onartu dute txosten kritikoa. Ebatzi dute onespenari buruzko definizioak «frogaren karga alderantzikatzea» ekar dezakeela. Berdintasun Ministerioak dio aurrera jarraituko duela legearekin
Martxoaren 8ko mobilizazioak aurkeztu zituen mugimendu feministak atzo, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Sistema arrakalatzea» aldarrikatuko du karrikan mugimendu feministak

Ainhoa Larretxea Agirre

Baionan, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian egingo dituzte protesta nagusiak, baina herrietan ere mobilizazioak antolatu dituzte

Osasun langile bat txertoa eskuan, Mungian (Bizkaia). ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Hegoaldeko lau lurraldeek 400dik beherako intzidentzia tasa daukate

Edurne Begiristain

Beste 484 positibo atzeman dituzte, eta 149 lagun daude ZIUetan, larri. Osakidetza atzo hasi zen txertatzen anbulantzietako langileak
Baionako campuseko ikasleak, irailean, bigarren itxialdiaren aurretik. ©GUILLAUME FAUVEAU

Ikasleak beren bakardadean

Andrea Ibarra

Ikasturtea hasi eta berehala eten zituzten unibertsitateko eskolak Ipar Euskal Herrian, bigarren aldiz. Geroztik, etxetik aritu dira ikasleak, pixkanaka zenbait talde itzuli diren arte. Datorren astetik, denak itzuli ahalko dira, protokolo zorrotz batekin. Baionako ikasleek egoera «zailak» izan dituztela diote.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.