'Muak'-en rapari buruzko atalak, Kanalduderen sare sozialetan

Muak websailaren Mugak askatu atal sortako bideoak Kanaldude telebistaren Facebookeko eta Instagrameko profiletan izango dira ikusgai gaur, 20:30ean. Hala ekingo dio Kanaldudek Muak-en eduki berriak eskaintzeari —datozen egunetan bestelako emanaldiak egingo dituzte—.
Batez ere hip-hopari buruzkoak dira sorta berri horretako atalak. Elkarrizketatuen artean, Annekdotas dago; nabarmendu du gero eta emakume gehiago ari direla rapa egiten. Herbalistek, bestalde, raparekiko zaletasuna bizimodu du. Itzaletan Sua musika taldeak ere bere tokia izango du Muak-eko atal berrietan. Odei Barrosok, berriz, Euskal Herria bitan banatzen duen muga trabatzat dauka, eta kritikatu du Ipar Euskal Herriko musika ez dela behar edo merezi duen neurrian iristen Hego Euskal Herrira.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.