Albistea entzun

ETB1eko 'Hitzetik hortzera'-k gaur amaituko du denboraldia

Denboraldiko azken atala.
Denboraldiko azken atala. BERTSOZALE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko apirilak 2

Bertsozale elkarteak eta ETBk adostuta dituzten urteko atalak egin ostean, gaur amaituko du denboraldia Hitzetik hortzera bertsolaritza saioak (21:00). Atal berezia izango da, etorkizunari begira jarriko baitira: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala Iruñean jokatuko dute aurten; hori dela eta, erabakiak Nafarroako bertso ekosisteman izan dezakeen eraginaz mintzatuko dira bi lagunekin: Ander Perez Nafarroako Bertsozale Elkarteko langilearekin eta Sarai Robles Iruñerriko bertsolariarekin. Aurreko lau finalak Barakaldon (Bizkaia) jokatu ziren, eta BECeko finaletako bertso antologia txiki bat egingo dute gaurko programan. Horrez gain, Izpuran (Nafarroa Beherea) ospatutako Bertso Eguneko bertsoaldi batzuk entzun ahalko dira. Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Sustrai Colina aritu ziren bertsotan, Aimar Karrikaren gidaritzapean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Reparaz eta Joseba Olagarai ©EITB

Nerea Reparazek eta Joseba Olagaraik aurkeztuko dute entzierroen saioa ETB1en

Urtzi Urkizu

Euskarazko kateak sanferminetako entzierro guztiak emango ditu, zuzenean.

Oihanederreko kideek azken emanaldia egin zuten atzo. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Oihanederren azken dantza

Unai Etxenausia

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea proiektuko kideek azken emanaldia antolatu dute, Falerina lorategian. Liher eta Lukiek rock taldeak gonbidatu dituzte azken agurra egiteko.
San Fermin
1 ©JOSEBA AURKENERENA / EZEZAGUNA

Dantzaren zazpi jauziak

Ainize Madariaga

Hamaika aldaera eta izen izanik ere, egitura bat eta bera da. Galzorian izan zena partez berreskuratu zuten, estandarizatu eta demokratizatu. Dantza horrek euskalduna euskaldunago egin dezake.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...