Albistea entzun

Epilogo luze bat ikusi ezineko obra osoari

Leteren poesiaren azterketa batekin ixten du Izagirrek antologia. Horretarako, ezin izan du erabili KM liburutegian dagoen Leteren artxiboa. Epilogo horretan, Letek Rilkeren eta Ribaren lan zenbait plagiatu zituela dio.

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2017ko azaroak 22 - Donostia

Epilogoaren azken esaldia: «Koldo Izagirre. 2017 urriak 20. Uztailaren 21ean eskabidea bete nuen KM Liburutegi publikoak Xabier Leteren funtsa ikusteko. Ez zait erantzunik heldu». Uztailaren 21ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Mari Jose Telleriarekin hitzartu zuen Izagirrek artxibo hori aztertzea. Azterketa hori egin gabe argitaratu behar izan du Elurra ikusi dut antologia. «Gaur bertan deitu dit Telleriak, erantzunik ez jaso izana berak hala nahi ezta gertatu dela esateko. Sinesten diot», zioen atzo Izagirrek berak, prentsaurrekoan.

Prentsaurrekoko azken esaldiak, entzuleen artetik: «Aipatu duzun KMko funts horretan bada oraindik sailkatu eta ikertu gabeko materialik. Egunsentiaren esku izoztuak da argitara eman zuen azken lana, eta idazten segitu zuen. Gaur egun, ez Gipuzkoako Aldundiak, ez KMkoek, ez guk ez dakigu lan argitaragabe hori KMn dagoen ala ez. Eta hark publikatu egin nahi zuen. Izenburua ere jarria zion: Herbestea». Joxeanjel Irigarai idazle eta Pamiela argitaletxeko kideak esanak dira.

Plagioaren puntuaz

Antologiak bi zatitan banatutako epilogo bat dauka. Lehen zatian, Letek poesiarekin izan zituen harremanak agertzen dira. Bigarrengoan, Leteren poesiaren nondik norakoak. Bederatzi puntuko bat Xabier Leteren oroiz izenekoan puntu delikatuenetako bat, zalantzarik gabe, Letek Zentzu antzaldatuen poemategia liburuan —Euskaltzaindia-BBKren Felipe Arrese-Beitia saria jaso zuen— Rainer M. Rilke eta Carles Riba poeten aleak plagiatu ote zituen aztertzen duenekoa da. «Orain urte batzuk iritsi zitzaidan, beste idazle eta kazetari mordoxka bati bezala, Rainer M. Rilkeren eta Carles Ribaren zenbait poemaren gaztelaniazko itzulpena», idatzi du Izagirrek epilogoan, plagioarena zenbait girotan zabaldutako hipotesia zela adieraziz. «Guztira, eta nik estropezuz atzeman dudana gehituz, Zentzu antzaldatuen poemategia-ko VII eta VIII. poemak Carles Ribarenetik hartuak dira, eta XIII, XIV, XV, XVI eta XVII. poemak, Rainer M. Rilkerenetik», atera du ondorioa. Liburu hori argitaratu zioten urte berean, 1992an, Ereinek Biziaren ikurrak argitaratu zion Leteri; Rilkeren eta Ribaren lanak ageri dira hor ere. «Nahiago nuke Lete aipatu orduko plagio hitza pozik, morboz, tristuraz edo sumindurik ahotan hartzen duten guztiak oker baleude», dio Izagirrek.

Azken oharra: abenduaren 20an, Koldo Mitxelena kulturunean, Izagirrek hitzaldia emango du, 19:00etan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua

Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Harkaitz Cano idazlea, bere poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du

Ainhoa Sarasola

Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...