Noiz sortua: 2020-04-02 00:30:00

ETB2, gorantz; ETB1, beherantz

Euskarazko kateak inoizko daturik txikiena berdindu du martxoan: %1,3ko batezbesteko kuota
ETB2ko <em>El conquistador del Caribe</em> saioa liderra da astelehenero, <em>prime time</em> ordutegian.
ETB2ko El conquistador del Caribe saioa liderra da astelehenero, prime time ordutegian. ETB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2020ko apirilak 2

Telebista kontsumoak gorakada handia izan du azkeneko hiru asteetan, COVID-19ak herritar ugari etxean orduak pasatzera behartu dituelako. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, martxoko lehen hamahiru egunetan, herritar bakoitzak 218 minutuz ikusi zuen telebista tradizionala; martxoaren 14tik 31ra, 300 minutura igo da kopurua —bost ordu—. Igoera %37,6koa izan da, horrenbestez. Kate gehienetan izan da kontsumoaren gorakada, baina ehunekoetan aldaketak egon dira —neurgailuak dituzten herritarren joeraren eraginez—. Litekeena da ETB1eko ikusleen kontsumoa handitu izana martxoan, baina kateak telebista eskaintza osoan duen ehunekoa txikiagotu egin da: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ETB1ek %1,3ko ikusle kuota izan du martxoan. Hori da euskarazko kate publikoak inoiz izan duen batezbestekorik txikiena, 2011ko ekainean izan zuena berdinduta. Otsailetik martxora, gainera, lau hamarren galdu ditu ETB1ek. Jaitsiera horretan eragina izan du azkeneko bi asteetan zuzeneko pilota jaialdirik eta beste kirol emanaldirik ez egoteak.

Aldiz, ETB2 kateak gorakada nabarmena izan du: 1,3 puntu hazi da otsailetik martxora, eta %10,5eko ikusle kuota lortu du. 2013ko otsailetik bereganatu duen daturik onena da hori. Batezbesteko horretan eragin handia izan dute Teleberri-k eta El conquistador del Caribe saioak. Herenegun, gaueko Teleberri izan zen eguneko liderra, %24,4ko kuotarekin —azkeneko bi asteetan, datu horren bueltan dabiltza ETB2ko albistegiak—. A bocados sukaldaritza saioak, berriz, asteartean inoizko daturik onena erdietsi zuen: %13ko ikusle kuota. Kontuan hartu behar da koronabirusaren krisiak Euskal Herria jo zuenean, gaztelaniazko kateak saio bereziak jarri zituela martxan: bi albistegi berezi, Juan Carlos Etxeberriak gidatuta; eta Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariari lehen elkarrizketa ETB2n egin zioten. Ahalegina txikiagoa izan da ETB1en.

ETB3 katea, berriz, bi hamarren hazi da martxoan: %0,2tik %0,4ra igo da. Bitartean, etxetik ikasten hezkuntza saioak harrera oso ona izan zuen astelehenean: %62,9ko ikusle kuota 4 eta 12 urte arteko haurren artean.

ETB4k %0,6ko ikusle kuota izan du, otsailean lortutako datu bera.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Tele5k jarraitzen du lidergoan —%13,8ko kuota—.

Beste alde batetik, Katalunian katalanezko TV3 kateak %16,4ko ikusle kuota bereganatu du martxoan —ETB2 bezainbeste hazi da: 1,3 puntu—. Telebista kontsumoari dagokionez, igoera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baino apur bat txikiagoa izan da: egunean 210 minututik 283 minutura igo da —%34,8 gehiago—.

Galizian, galegozko TVGk %9,8ko ikusle kuota izan du martxoan, aurreko hilean baino hiru hamarren gehiago. Telebista kontsumoa, berriz, %39,4 hazi da: 221 minututik 308 minutura pasatu da martxoko bigarren hamabostaldian.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

<b>Bisitak.</b> Senideen eta egoiliarren arteko bisitak, atzo, Andoainen. ©BERRIA

Egoiliarrak eta senideak, hormaren alde banatan

Irati Urdalleta Lete

Gipuzkoako zahar etxeetan dauden egoiliarren senideak ezin dira barrura sartu, eta atarian ari dira bisitak egiten, horma batek bereizita. Orain arteko egoera ikusita, gustura daude aurrez aurre egoteko daukaten aukerarekin.

Senideak, Iruñeko Erruki Etxearen kanpoaldean, egoiliarrak bisitatzen. / ©Jesus Diges, EFE

Egoiliarra ardatz duen zaintza eredua bultzatu nahi dute Nafarroan

Joxerra Senar

Zahar etxeetako eta beste gizarte zerbitzuetako egoitzak arautzeko dekretuaren zirriborroa aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Etxe baten antz handiagoa izango duen eredu bat lortu nahi dute aldaketekin

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna