Aurkezleak mantendu eta platoak berritu dituzte ETBko albistegiek

Xabier Usabiaga, Yerai Diaz Ikaran eta Jonan Apaolaza izango dira 'Gaur Egun'-eko aurkezleak
Ez da aurkezle berririk egongo ETBko albistegietan.
Ez da aurkezle berririk egongo ETBko albistegietan. EITB

Urtzi Urkizu -

2019ko irailak 10
ETBko albistegiek plato berriak estreinatuz hasi zuten denboraldi berria atzo. «Egiazko informazioa, hurbila eta kalitatezkoa egitea, eta euskal ikus-entzuleen konfiantzari eusteko lan egitea dira hastapen nagusiak», adierazi du Euskal Telebistak.

Platoen itxura berritu den arren, aurkezle nagusien artean ez da aldaketa nabarmenik izango: ETB1eko Egun On Euskadi saioa Iban Garatek aurkeztuko du goizero; eguerdian, Xabier Usabiagak emango ditu 14:00etako albisteak; eta Yerai Diaz Ikaran ariko da aurkezle 20:00etako Gaur Egun-en. Asteburuetan, Jonan Apaolaza izango da albistegi guztien kontatzailea ETB1en.

ETB2n ere iazko aurkezle gehienek jarraituko dute: astegunetan, Africa Baetak aurkeztuko du 15:00etako Teleberri, eta Juan Carlos Etxeberriak, 21:00etakoa. Larunbateko Teleberri Estibaliz Ruiz de Azuak gidatuko du, eta igandekoa, Xabier Garcia Ramsdenek.

Kiroletan, Jon Balentziagak eta Ana Ramosek aurkeztuko dute Gaur Egun Kirolak. Eta Jose Ituartek eta Sara Gandarak, Teleberri Kirolak. Ana Ramosek Helmuga kirol saio berria aurkeztuko du igandetan, 11:30ean.

Eguraldiaren tartea Andoni Aizpuruk aurkeztuko du euskaraz astegunetan, eta Ana Urrutiak gaztelaniaz. Asteburuetan, June Ansoleagak hartuko die erreleboa. Zuriñe Zulaika da eguraldiaren informazioaren arduraduna.

«Zazpi urtez lider»

ETBren arabera, Euskal Telebistako albistegiak zazpi urtez izan dira «lider» —batez beste %18,9ko ikusle kuota dute—. Datu hori emateko orduan, ETB1eko eta ETB2ko ikusleak batu dituzte, baina alde handia dago euskarazko eta gaztelaniazko ikusle kopuruen artean: ETB2ko Teleberri-k %16,4ko ikusle kuota du, ETB1eko Gaur Egun-ek baino ia hamalau puntu gehiago. Euskarazko albistegiak %2,5eko batez besteko ikusle kuota du —euskaldunen artean %8,2koa—.

Ahoz aho arratsaldetako ETB1eko saioak ere atzo hasi zuen denboraldia. Amaia Cayerok eta Ilaski Serranok jarraituko dute aurkezle lanetan, 16:00etatik 18:00etara. Aldiz, Ahoz aho+ gaueko saioak ez du aurten jarraituko. Saioa Martijak aurkeztu zuen programa hori aurreko denboraldian, baina astearte gauetan ordutegi horretan Egunak egin du Klaudio Landaren saioa emango du ETB1ek.

ETBren euskarazko goizetako informazio saioa albistegietako lantaldeak egiten du. Gaztelaniazko En Jake saioa, aldiz, ekoiztetxe pribatu batek egiten du; bosgarren denboraldia du aurten.

360º ikerketa kazetaritzako saioa ere ekoiztetxe batek egiten du, eta hilaren 22an hasiko du denboraldi berria.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: