EEEk bi milioi euro emango ditu berriztagarrientzat

2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
EEE Energiaren Euskal Erakundeak atzo jakinarazi zuen bi milioi euroren diru laguntzak emango dituela energia berriztagarrien instalazioak jartzeko eta erregai tradizionalak ordezkatzeko.

Laguntza horiei esker, EEEk espero du energia berriztagarridun 360 instalazio berri inguru jarri ahal izango dituztela. Horrela, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako energia termikoaren potentzia 10 megawatt handituko da, eta potentzia elektrikoa, berriz, 360 kilowatt.

Atzoz geroztik, martxan dira EEEren zenbait programa, berriztagarriak sustatzeko. Biomasa eta geotermia instalazioak eraikiko dituzte, 70 kW-etik gorako potentziarekin, baita 250 kW arterainoko energia elektriko berriztagarria ekoizteko instalaziok ere (saretik isolatutakoak), eta MW 1erakoak, sarera konektatutakoentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.