Noiz sortua: 2017-12-22 00:30:00

Bertso Eguna urtarrilaren 27an egingo dute, Mungian, urtebeteko etenaren ostean

«Ibiltaria» izango da aurrerantzean, hainbat urtez Donostian egin ostean. Hilaren 4an jarriko dituzte sarrerak salgai, 'Bertsosarrerak' atarian
2016ko Bertso Eguneko irudi bat, Donostian.
2016ko Bertso Eguneko irudi bat, Donostian. A. ELOSEGI / XENPELAR Tamaina handiagoan ikusi

Maialen Unanue Irureta -

2017ko abenduak 22
Urtebeteko etenaren ostean, berriz ekingo dio Bertsozale Elkarteak Bertso Egunari: urtarrilaren 27an egingo dute, Mungian (Bizkaia). Etenaldia iragarri zutenean jakinarazi zuten ekitaldia Euskal Herrira zabaldu nahi zutela, hainbat urtez jarraian Donostian egin ostean; ekitaldia «ibiltaria» izango dela berretsi dute orain, eta eskerrak eman dizkiote Donostiako Udalari urte luzez emandako laguntzagatik.

Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta Mungiako Udalaren eta Taket Mungiako Bertsolari Alkartearen laguntza izan dute horretarako. Oraingoz, egitarauaren zati bat baino ez dute aurreratu: urtarrilean emango dituzte xehetasun gehiago. Goizean, mahai inguru musikatua egingo dute Mugire txokoan. Eguerdian, hiru bazkari eskainiko dituzte hiru elkarte gastronomikotan, eta bakoitzean bina bertsolari arituko dira; 60-80 lagunentzako lekua izango da bazkari bakoitzean.

Eguneko saio nagusia arratsaldean izango da: Manex Agirre, Amets Arzallus, Oihana Bartra, Unai Iturriaga eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan Alaitz Rekondoren esanetara. Bertsosarrerak.eus atarian jarriko dituzte sarrerak eta bazkaritarako txartelak salgai, urtarrilaren 4an.

Albiste gehiago

Martxoaren 28an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 6.987 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 312 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 988 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Jolas parkeak duela bi aste itxi zituzten. Irudian, horietako bat Donostian. / ©Gorka Rubio, Foku

EAJk harridura agertu du, eta EH Bildurentzat berandu dator erabakia

Berria

Jeltzaleak haserre agertu dira "funtsezkoa ez den jarduera oro" geratzeko erabakia hartu den moduagatik; eurak aintzat hartu gabe hartu dutela adierazi dute. EH Bilduk nabarmendu du, berandu bada ere, hartu dela azkenean eurak eskatzen ari ziren erabakia, eta lehentasuna herritarren osasunak izan behar duela gaineratu du.

Langile batzuk lanean, joan den astean, Hernaniko lantegi batean. ©J. URBE / FOKU

Konfinamendu osoa, Hego Euskal Herrian

Jokin Sagarzazu

Madrilek eten egin ditu funtsezkoak ez diren jarduera guztiak, bihartik apirilaren 9ra. Langileek ohiko soldata jasoko dute, eta lanorduak gero egingo dituzte

Nekazaritza da itxialditik salbuetsitako funtsezko jardueretako bat. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Zeintzuk dira «funtsezko jarduerak»?

Ion Orzaiz

Elikagaien ekoizpenak, lehengaien garraioak, hedabideek eta osasun zerbitzuek orain arte bezala segituko dute apirilaren 9ra arte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna