Albistea entzun

EAJk hautagaiak iragarri ditu: Mendoza Gipuzkoan, eta Artolazabal Gasteizen

Ramiro Gonzalez berriz aurkeztuko da Araban. Hala, hiriburuetarako eta batzar nagusietarako azken hautagaiak aurkeztu dituzte jeltzaleek
Beatriz Artolazabal EAJren Gasteizko alkategaia.
Beatriz Artolazabal EAJren Gasteizko alkategaia. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko urriak 26

Zalantzak eta zurrumurruak uxatu ditu EAJk. Arratsalde bakarrean iragarri zituen atzo Gipuzkoako ahaldungaiaren, Arabakoaren eta Gasteizko alkategaiaren izenak: Eider Mendoza, Ramiro Gonzalez eta Beatriz Artolazabal.

Izen dantza ibili da Gipuzkoan azken egunetan, jakina baitzen Markel Olano Gipuzkoako ahalduna ez zela berriz aurkeztuko kargurako, eta EAJk emakume bat proposatuko zuela haren ordez. Aurreratu zuen berripaper honek aukera gehien Mendozak zuela, eta atzo arratsaldean baieztatu zuen Gipuzkoako Buru Batzarrak. Bi ezaugarri nabarmendu zizkion hautagaitza arrazoitzean: batetik, «gaitasun profesionala eta politikan eta erakundeetan eskarmentua» izatea, eta, bestetik, «EAJko taldearen sendotasuna» izatea, «euskal lurralde gisa Gipuzkoako aurrerabidea bultzatzeko» eta «gipuzkoarren ongizatea eragiteko proiektu politikoa betetzen jarraitzeko, garapen ekonomikoan, justizia sozialean eta burujabetza politikoan oinarrituta». Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramailea da egun Mendoza. Hala da 2019tik. 2001 eta 2011 bitartean EAJko legebiltzarkide izan zen Gasteizen, eta, urte horretatik aurrera, batzarkide izan da Gipuzkoan.

Jakin-mina zegoen EAJren Gasteizko alkategaia nor izango zen jakiteko ere, are gehiago goizean Gorka Urtaranek iradoki ostean ez zuela karguan segituko. Arratsaldean bilera egin ostean jakinarazi zuen Arabako Buru Batzarrak Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izango dela alkategaia. Ahaldungai izateko, berriz, egungo bera proposatu du EAJk: Ramiro Gonzalez.

Batzar Nagusietako lehendakarigaiak ere aurkeztu zituen EAJk: Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoan, eta Irma Basterra Araban.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibil eta Larrialdietako Zerbitzuak gomendatu die herritarrei «segurtasun arrazoiengatik» etxeetan egotera.

Garbiñe Aranburu, gaur goizeko prentsaurrekoan. ©LAB sindikatua

Hezkuntza sistema publikoko plantillak mantentzea adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak

Iosu Alberdi

Lan baldintzei eta hezkuntza ereduari buruzko proposamenak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak mahai sindikalean, eta ontzat jo ditu LABek. Mahai sektorialetan jarraituko dute negoziazioek.

Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Periferia maiz deserosoa da, eta injustizia ere bada»

Gotzon Hermosilla

Euskarari eta euskal kulturari dagokionez periferian dauden gazteek «euren zentroak» sortzen dituztela azaldu du Jauregizuriak, eta hori «balioetsi» behar delakoan dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.