Albistea entzun

KRITIKA. Artea

Ezkutatuak agerian

Jone Rubio Mazkiaran -

2022ko irailak 27

'Automataren pasadizoa'

Artista: Nestor Sanmiguel Diest. Non: Gasteizko Artium museoan. Noiz arte: Azaroaren 1era arte.

Sarrerako eskailerak jaitsi, erakusketa oso bat zeharkatu, eta eraikinaren azken gelara ailegatu naizela sentitzen dudanean, beste eskailera-tarte bat topatzen dut. Galduta nagoelakoan, horiek ere igo, eta museoaren tripekin alderatu daitekeen gune hermetiko batean sartzen naiz: gordailuan. Artelanak gordetzen dituzten armairu erraldoiak itxita daude, eta ez dakit zer dagoen barruan. Baina, gune horretan barneratu izanak nolabaiteko zirrara sortzen dit, museoaren alde publiko eta pribatuaren arteko mugak zeharkatu ditudala sentitzeak sortutakoa, nolabait.

Ez naiz ikusleontzat debekatutako gune batean sartu, ez; Nestor Sanmiguel Diest artistaren erakusketa biltzen duen espaziora baizik: Automataren pasadizoa. Hala ere, ezohikoa den ibilbide hori egiteak —igo, jaitsi, zeharkatu, igo…— espazioa eta museoa bera, bestela ulertzera bultzatzen gaituela ondorioztatu genezake.

Ezkutuko erakusketa gune hori, egilearen ibilbidearen sintesi espaziala izan daitekeela ondorioztatu dut. Zirkuitu artistikotik kanpo, eta arte formakuntza ofizialik gabe, pintura ezagutzeko prozesua bere gain hartu zuen Sanmiguelek. Denbora luzez artista outsider-en gunean izan zen zakuratua, baina zeintzuk dira kanpoan eta barnean zauden zehazten duten parametroak? Noren eta zeren arabera erabakitzen da nor den artista eta nor ez?

Zokoratze hura atzean utzirik eta onarpen instituzionala izanik, Sanmiguel Diesten artelanak ikusgai ditugu Gasteizen. Artiumek Madrilgo Reina Sofia Museoarekin elkarlanean ekoitzitako erakusketa bikoitzaren emaitza da Automataren pasadizoa atzera begirakoa. Artiumen, artistaren 80 konposizio piktoriko aurkezten zaizkigu, haren lan prozesuan egituratutako eskala txikiko hainbat eta hainbat laminarekin.

Mostrak hainbat espazio ditu, eta gune bakoitzak artistaren lanaren hainbat ildo aurkezten ditu. Esaterako, gordailuko armairuak atzean utzi, eta lehenengo espazioan barneratzen garen momentuan tamaina handiko hainbat pinturarekin egiten dugu topo. Lauak dira, xumeak, mihise zurien gainean kolore bakarrez egituratutako formak, batzuk besteek baino konposizio konplexuagoak dituzte: borobilak, geometrikoak, organikoak… Figuren irakurketa haien izenek helarazten digute: Zure bihotzaren ilunantzean, Zomorro bat jaio da, Gerrarako makina

Lehenengo espazio hura zeharkatzean kolore, forma, marra eta irudien eztanda bat barneratzen zait begi ninietatik. Bertatik sartu eta moduren batean edo bestean zeharkatzen gaitu horrek. Hormetan esekitako askotariko konposizioek zeharkatzen gaituzte murru zurietan sortzen dituzten erritmo harmonikoen bidez. Artelanek osotasunean eta era orekatuan zerbait sortzen digute barrenetan, piezen informazioak gainezka eginik, gure begirada barreiatu gabe.

Tamaina handiko paperak dira horman esekita daudenak, nahiz eta distantzian, ehungintza dakarkigute gogora. Pieza lauak izan arren, testurak ere sortzen dituzte; baina, esan bezala, gerturatu ahala desagertu egiten dira testura horiek.

Gerturatzean, artistaren lan prozesuak agerian geratzen dira. Erraietan antzekoak diren patroiak zehatu ondoren, konposizioak eraikitzen dituela sumatzen baita: patroia, konposizioa, marrazkiak, formak, koloreak, testuak… Era berean, prozesu horien adierazleak dira erakusketaren erdiko espazioan aurkezten diren bitrinak. Zeintzuek, gure gorputzaren eta espazioaren arteko harremana baldintzatzearekin bat, Sanmiguelen sortze prozesuaren lehenengo pausoak diren laminak erakusten dituzten.

Pauso bat, gero bestea, hurrengoa… artearen merkatuak eskatzen duen etengabeko produkzioa zalantzan jarriz, artistak pieza bakoitzari denbora luze bat eskaintzen dio, ezaugarriz ezaugarri konposatzeko. Detaile horiek guztiak ere ikusle moduan artelan bakoitzari eskaintzen diogun tarte eta denborari buruz hausnartzera bideratzen naute. Zenbat denbora behar dugu artelan bat dastatu, ikusi eta hausnartzeko? Horrek dakarren prozesua luzatzen zait orduan, letraz letra, marraz marra, kolorez kolore eta hitzez hitz.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aurtengo Durangoko Azokak argitu dezakeen argazkia

Itziar Ugarte Irizar

Digitalizazioaren aroak galdera ikur handiak ezarri ditu musikagintzaren sektorean. Nabarmen aldatu da musika banatzeko era, eta Durangoko Azokan ere gero eta begi-bistakoagoa da hori. Eredu bat agortzear sumatu arren, formatu fisikoaren aldeko jarrerari eusten diote gehienek.

Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid Larrea, beren lan argitaratu berriak eskuetan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Karmele Mitxelenaren eta Iñaki Ciden lanak argitaratu dituzte

Itziar Ugarte Irizar

'Haragizko mamuak' du izenburu Mitxelenaren lehen narrazio liburuak, eta 'Behin batean Loiolan' antzerkiaren alorreko Ciden lanak. Donostia Hiriko Kutxa Literatura sariak irabazi dituzte biek, eta Elkarrek eman ditu lanok argitara.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.