KRITIKA. Artea

Ikusgarritasun beharra

Maria Jesus Cueto artistak eskulturak eta bestelako piezak bildu ditu <em>Aztarnak denboran zehar</em> erakusketan.
Maria Jesus Cueto artistak eskulturak eta bestelako piezak bildu ditu Aztarnak denboran zehar erakusketan. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Garazi Ansa -

2020ko otsailak 18

'Aztarnak denboran zehar'

Artista: Maria Jesus Cueto. Non: Arte eta Historia Museoan, Durangon. Noiz arte: Martxoaren 8ra arte.

Beste hainbat herritako erakustaretoetan izan ostean, Aztarnak denboran zehar erakusketa ibiltari honek Durangon izan du parada oraingoan, bertako Arte eta Historia Museoan, hain zuzen ere. Maria Jesus Cueto artistaren banakako honek, Euskal Herriko Artearen Historiak ahaztuta izan duen artista azpimarragarri baten lanak aurkezten dizkigu, museoko bi aretotan zehar sakabanaturik.

Atzera begirako baten aztarnak suma daitezkeen proiektua da bertan aurkezten dena, artistak berak antolatua eta eraikia; izan ere, haren asmo nagusia bere ibilbide artistikoaren osotasunaren ikuspegi orokor bat ematea baita. Ikuspegi orokor hori, batetik, denborari loturikoa izan da, eta, ondorioz, aretoetan banaturik, bere ibilbidearen ia hasierako urteetatik gaur eguneraino izan diren arte praktikak topatzen dira. Baina, bestetik, baita haiek burutzeko erabili izan dituen material eta baliabide ezberdinenak ere. Izan ere, eta nahiz eta bere ekoizpen nagusiak eskulturak izan, Cueto eskultore huts bat baino askoz ere gehiago baita.

Eta horren zantzuak museoko lehen aretoan topatzen dira jadanik. Ongietorria erakusketako testu derrigorrezkoak egiten duen arren, lehenengo arreta gune nagusia aurreko hormari itsatsia dagoen beira-arasarena da. Bertan hainbat dokumentu ikusten dira kristalaren bestaldean, bereziki bere ekoizpenen lan-prozesuari eta hauen atzean dagoen ikerketari erreferentzia egiten diotenak. Tartean, adibidez, Cuetoren tesiaren orrialdeak, ibilbide osoan zehar presente egon den material baten inguruan burutua, alabastroari buruzkoa, hain zuzen ere; eta baita Laberinto lana egin aurretik, horretarako gauzatu behar izan zituen kalkulu matematiko eta planoak ere —artistak bere ibilbidean zehar burutu duen proiekturik garrantzitsuenetarikoa—. Beira-arasaren kristala zeharkatu eta eskuen artean orriak banan-banan ikusteko irrika sortu besterik egiten ez dutenak.

Aretoaren kontrako horman, berriz, bideo-proiekzio bat dago ikusgai. Motza da, eta ikusteko atsegina. Beira-arasako dokumentuen izaerarekin bat, bertan ere, urtetan egindako hainbat proiekturen dokumentazio lanak ikus daitezke. Zaharrenak 1979koak dira, eta azkenak, berriz, aurreko urtekoak, 2019koak, eta argi uzten dute artistaren etengabeko lan egiteko pultsioa. Bertan egun ikusgarria ez den hori aurkeztu nahi izan du: eskulturak eta muralak osatzeko egin beharreko prozesuak, garaian edukitako errekurtso urriekin; baina, bereziki, bere ekoizpenaren beste alor zabal bat: arte parte-hartzaileari dagokiona. Izan ere, arte mota hau gurean 1990eko hamarkadan sartu aurretik, berak jada hainbat proiektu egin baitzituen 1980ko hamarkada amaieratik aurrera, bereziki Kantabriako hainbat herritan. Horien artean, bat goraipatu beharko bagenu, aurretik aipatu dugun eta 1988an Santanderren (Espainia) egin zen Laberinto lana litzateke. Bertan artistak 4 metro garai eta 13 metro zabal zen egitura monumental bat sortu zuen, dantza, musika eta bestelako arte espresioak uztartuz bere egiturarekin eta harekin erlazioan hiriko publikoaren parte-hartzea bultzatuta. Hain zuzen ere, bere lanean etengabe bilatu duen elementu bat izan da atmosferak sortzea; bai kalean, baina baita bere eskulturen bidez egin ohi zituen instalazioetan ere.

Goiko aretoaren egitura ezberdina da. Bertan artistak landutako hirugarren esparrua da azpimarratzen dena, agian guztietan ezezagunena izan daitekeena; baina, aurreko kasuetan bezala, bere ibilbide artistiko guztian zehar presente izan duena: lan grafikoa. Atentzio berezia jasotzen dute azken urteetan karta pulpa eta gubilaz egindakoek, artearen eta artisautzaren arteko sinbiosi guztiz interesgarriak izanik: lerrotura finezkoak baina, era berean, intentsuak. Bereziki lan monokromoetan azpimarratzen da ezaugarri hau. Zuria, zuriaren gainean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna